pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Poltsarik? ez, badut nirea!

Fruta-dendetan hondakin gutxiago sortzeko kanpaina

 

Urola Garaiko Garapenerako Agentziak, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalekin batera, erabilera bakarreko poltsen erabilera saihesteko sentsibilizazio kanpaina abian jarriko dute.

Maiatzaren 31tik, uztailaren 23 a bitarte iraungo duen kanpaina honek  gure herrietako fruta eta barazki saltokietan jarriko du batez ere indarra. Erabilera bakarreko poltsak arazo bihurtu direla argi daukagu denok; nork ez ditu ikusi gure erreka bazterretan zuhaitzetatik zintzilikario moduan?... baina nondik hasi?

UGGASAK, Udalek eta hiru herrietako 17 dendarik argi dute: erabilera bakarreko poltsen ordez, berrerabilgarriak diren poltsak erabiltzean dago gakoa. Lehen pauso horretan laguntzeko, dendariek 3 udalek oparitu dizkieten fruta eta barazkietarako poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte beren bezeroen artean. 8.000 poltsa baino gehiago banatuko dira kanpainak irauten duen epean.

 

Legazpin 6 fruta-dendak hartuko dute parte:

  • Mari Carmen,
  • Sustrai (Nafarroa eta Laubide),
  • Eroski,
  • Eroki City eta
  • Super BM.

 

 Keinu txiki bat dirudien arren, ohitura bihurtzea da helburua eta horretarako herritarren partehartzea beharrezkoa denez, pizgarri berezia izango da kanpainak irauten duen bi hilabete hauetan: Erosleak solte, edo berrerabilgarriak diren poltsetan fruta edo barazkiak erosten dituen bakoitzean, lehenengo erosketarekin banatuko zaion txartel batean zigilua jarriko diote. 6 zigilu edukitzean, uztailaren 25ean bertako produktuz osatutako 3 saskiren zozketan parte hartu ahal izango du (herri bakoitzean saski bana).  

Kanpainaren kartela ikusi