Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere, jolastu egin nahi dugu egutegia erabiliz. Eta "GARAIAN garai", elikagaiei dagokionez, hilean igarkizun bat proposatuko dugu eta Igarkizunarekin lotuta, elikagaien garaiei inguruko hainbat kontu azalduko ditugu. Nola jolastuko dugu?
Hilabeteari dagokion argazkia izango duzue lagungarri.
Pentsatu, eragin buruari eta BAIETZ ASMATU!.
Uztailekoa hauxe da:
Zer dela eta zer dela, babarruna,
tomatea, artoa eta patatarekin batera,
Ameriketatik ekarritako landarea, gozoa, mina, luzea, potoloa, gorria,
berdea, horia, handia naiz txikia.
Ba al dakizu: Gernikakoa berde eta samur dagoenean jasotzen da.
Asko heltzen uzten bada, azala loditu eta gorritu egiten da;
halakoetan, piper txorizero gisa erabiltzen da.
Saria dendatako erosketa-bonu bat da, hilabete bakoitzeko parte-hartzaileen artean zozketatuko dena.