Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere, jolastu egin nahi dugu egutegia erabiliz. "Bete esaldia" jokoarekin, hilean esaldi bat proposatuko dugu. Nola jolastuko dugu?
Hilabeteari dagokion argazkia izango duzue lagungarri, eta falta den hitza osatu beharko duzue.
Pentsatu, eragin buruari eta BAIETZ ASMATU!
Urrikoa hauxe da:
Azkar eta ondo,
u_ _ _ _
hegan
Saria dendatako erosketa-bonu bat da, hilabete bakoitzeko parte-hartzaileen artean zozketatuko dena. Udalak , falta den hitza bilatzera eta horrela euskarazko esaldiak betetzea animatzen ditu legazpiarrak. Eman zure erantzuna formularioa betez.