Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Sanferminetara autorik gabe! Legazpik eta Urretxuk San Fermin Busa jarri dugu martxan, jaietara elkarrekin joan eta etortzeko

"San Fermin Busa" zerbitzu berriarekin, bi udalerriok alde batera utzi nahi ditugu ibilgailu partikularra erabiltzeak dakartzan ohiko kezkak, gidatzea nori tokatzen zaion erabaki beharra edo gaueko errepide bidaia nekagarriak. Ekimen hau, garraiobide seguru eta erosoa izateaz gain, bi herrietako herritarrek joan-etorriko bidaia partekatzeko aukera bat ere bada, bidea elkarrekin ekiteko.
Lehen edizio honetarako hiru zerbitzu antolatu ditugu. "San Fermin Busa" 18 urte beteta dituzten pertsonei zuzenduta dago eta 17 euroko prezioa izango du.
Izena emateko epea gaurtik bertatik, ekainak 19, datorren ekainaren 25era arte egongo da zabalik. Izena emateko epea amaitutakoan, autobusak erregistratutako eskariaren arabera antolatuko dira, eta, ondoren, ordainketa egin beharko da plaza ziurtatzeko.