Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zine denboraldi amaiera Latxartegi aretoan

Zine denboraldi amaiera Latxartegi aretoan

Ohi bezala apirileko azken asteburuan amaituko da Legazpiko Latxartegi Aretoko Zine denboraldia, bai zine-Klubarena eta baita saio komertzialena ere: apirilaren 25ean Zine-Klub saioa, apirilaren 27an haurrentzako zine saioa eta 26, 27 eta 28an helduentzako saio komertzialak izango ditugu zine denboraldiari amaiera emanez.

Hona azken asteburu horretako programazioa:

Apirilak 25, ostirala: ZINE-KLUB SAIOA”Casa en llamas”. Zuz.:  Dani de la Orden.19:00etan Latxartegi Aretoan.

26, larunbata, 27 igandea eta 28 astelehena: “Faisaien irla/ La isla de los faisanes” ESTREINALDIA.

Euskaraz, gaztelerazko azpi-idatziekin.

Larunbatetan 19:00etan eta Igandeetan 19:30ean. Astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean.

27, igandea: “Minecraft pelikula”. Haurrentzat. EUSKARAZ, 17:00etan.

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak aurrez:


https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

  • Visto: 86