
Euskara zerbitzuaren dirulaguntzak
EuskEuskara ikasteko, UEUko edo euskarazko beste ikastaroetara joateko, arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko eta kirol-entrenatzaileak euskaraz prestatzeko laguntzak dira hauek.
Maiatzaren 6an, asteartean, argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurtengo Udal Euskara zerbitzuaren dirulaguntzak:
1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera (UEU) edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei dirulaguntzak.
2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei dirulaguntzak.
3. Udalerriko kirol-klubetako entrenatzaile /begiraleak euskaraz prestatzeko gastuetarako dirulaguntzak.
Hiru horietarako eskaera egiteko azkeneko eguna, urriaren 31 izango da.
Pertsona juridikoek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera, “Tramiteen katalogoa” atalean “Dirulaguntzak” modalitatea aukeratuta.
Pertsona fisikoek egoitza elektronikoaren bidez, sinadura digitalarekin, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuta egin dezakete eskaera.
Diru-laguntza deialdien oinarriak
Egoitza elektronikorako sarbidea
- Visto: 44