Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Maiatzeko datu meteorologikoak Legazpin

Maiatzeko datu meteorologikoak Legazpin

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.

Datuen arabera, maiatzean 112,70 litro erori dira, eta iaz, berriz, 133,80 litro. Maiatza aldatzen dabil eta azken hamarkadako bataz bestekoa 93,62 litrokoa da; 1946tik, batez bestekoa 113,93 l-koa da.            

Horrela, maiatzean zehar 20 egunez euria egin du (aurreko urtean bezala) eta azken hamarkadako bataz bestekoa garaitu du 16.80 litrotan dagoelarik. Ekaitza 6 egunetan  egin du. Tenperatura maximoa 34ºC-koa izan zen maiatzaren 29an, aurreko urtean 28ºC-koa izan zelarik; minimoa berriz, 5ºC-koa maiatzaren 6, 7 ,11 eta 23an. Bataz besteko tenperatura 14,33ºC-koa izan da.


Datu orokorrak
Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.

  • Visto: 43