
Mintzalagun izan nahi?
Euskaraz hitz egiteko erraztasun handiagoa lortu nahi duzu? edo norbaiti erraztasuna lortzen lagundu nahi diozu? Mintzalagun bihurtuta egingo duzu hori, euskaltegian edo Udalaren euskara zerbitzuan izena emanda.
Iaz EHko Mintzalagun eguna ospatu zen Beran (Jose Luis Echarte)
HELBURUAK:
• Ikasi duten euskara mantentzeaz gain, aurrerapausoak ematea.
• Euskararekiko sentsibilitatea landu eta indartzea.
• Euskaldun zaharrak eta berriak harremanetan jartzea.
• Ondo pasatzea.
ZEIN IZAN DAITEKE MINTZALAGUN?
• Euskaraz ulertu eta maila apalean bada ere hitz egiteko gai dena.
• Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzea ezinbestekoa izango da
ZEIN IZAN DAITEKE GIDARI?
• Euskaraz ondo moldatzen den edozein herritar.
• Irteerak egiteko aukera ere badago, eta noizean behin ekintzaren bat ere bai.
IZENA EMATEKO:
• Euskaltegian: 943731167 (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. )
• Udalaren euskara zerbitzuan: 943737188 (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. )
Izena eman dutenen artean, Mintzalagunen talde txikiak antolatuko dira eta, ordutegi eta nahien arabera, elkartzeko orduak eta maiztasunak erabakiko dituzte. Urtean pare bat ekintza handi ere egingo dira guztiei zuzendutakoak. Hona hemen iazko ekintza batzuen argazkiak: http://www.zingizango.eus/argazkiak/taldeak/mintzalagunak
- Visto: 90