Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Uda bikaina Nerabeentzako Zerbitzuan!

Uda bikaina Nerabeentzako Zerbitzuan!

Legazpiko nerabeek uda bikaina pasa dute Nerabeentzako Zerbitzuan antolatu diren jardueretan eta, batez ere, egindako irteeretan. Donostiako Ihes gelara joan dira (ekainaren 26an), Arcachongo akuaparkera (uztailaren 3an) eta surf egitera eta Donostiako hondartzara egun pasa (uztailaren 9an).

Azken udatan bezala, azokako ostiral batean, ekainaren 27an aurten, Nerabeentzako Zerbitzuaren Eguna ere ospatu dute pintxo eta musika artean. Bestalde, uztailaren 2an eta 4an, Gazte-txokoaren hormak eraldatzeko, naturari keinu bat egin diote, sormena erabiliz. Hilabete osoan ere ez dira askaririk edo bazkaririk falta izan oporretara joan aurretik agur esateko.

Hezitzaileen taldea lanean aritu da uztailaren 24ra arte eta irailaren 3an itzuliko da berriro. Hasierako lehenengo egunetan, oporren ondorengo hartu-emanetan murgilduko dira Gizarte sareetan eta kalean; eta irailaren 10ean eta 11n Gazte-txokoa zabalik egongo da ohiko ordutegian. Agorreko Santikutzak pasa eta gero, irailaren 17an ohiko ordutegian irekiko da berriro, lanegunetan zein asteburuetan.

Ondo pasa oporretan eta bueltan Nerabeentzako Zerbitzuan izango gara 11 eta 17 urte bitarteko gazteekin kalean, gizarte sareetan eta Gazte-txokoan lan egiteko prest! 

  • Visto: 37