Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Uztaileko datu meteorologikoak Legazpin

Uztaileko datu meteorologikoak Legazpin

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.

Datuen arabera, uztailean 43,20 litro bota ditu, eta iaz 23,60 litro. Egun euritsuena uztailaren 11 izan zen, 14,0 litrorekin. Aurtengoa uztailik euritsuena izan da 2019tik. Hamarkada honetako batez bestekoa 29,06 l da. 1946tik, batez bestekoa 50,36 l-koa da. Uztaila, 1946tik, euri gutxien egiten duen hilabetea da, euri-erregistroak hartzen baitira.             

Horrela, joan den hilabetean zehar 14 egunez euria egin du, iazko kopuru bera. Hamarkadako batez bestekoa 12 egunekoa da. Ekaitz egun bakarra izan da. Tenperatura maximoa 37,5ºC-koa izan zen uztailaren 1ean. Gogora dezagun aurtengo ekainean beroa igaro dugun arren, tenperatura maximoa 36,5ºC-koa izan zela. Bost egunetan soilik gainditu dira 30ºC-ak, eta bigarren egunik beroena uztailaren 16a izan da, 32ºC-rekin.   
Tenperatura minimoa 11,5ºC-koa izan da uztailaren 21ean. Batez besteko tenperatura 19,44ºC izan da. 1957tik uztaileko batez besteko tenperatura 19,31º-koa da. Hamarkada honetan, batez besteko tenperatura 19,40º-koa da; beraz, uztaileko balio normalak baino zertxobait gorago gaude.


Datu orokorrak
Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.

  • Visto: 43