
Bikuña Kiroldegiko ikastaroen ikasturtea irailaren 1ean hasiko da
Bikuña kiroldegiko 25/26 ikasturteari irailaren 1ean emango zaio hasiera. Astelehenetik ostiralera lehorreko kirol jardueren “Ate Irekiak” ospatuko dira. Bertan, aurreko ikasturtean parte hartu zutenek eta baita ikasle berriek ere parte hartzeko aukera izango dute.
“Ate irekiak” doakoak izango dira eta saioaz gain, jardueraren nondik-norakoak adierazi eta azalduko dira.
“Ate Irekien” ordutegia, ikastaroak ospatuko diren ordutegiaren berdina izango da eta ezinbestekoa izango da izena ematea.
Irailaren 8an osatzen diren taldeekin hasiera emango zaio 25/26 ikasturte berriari. Hori bai, lehentasuna izango dute aurreko ikasturtean izena emanda zeudenak eta itxaron zerrendan daudenak. Ikastaro berrietan, plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da.
Izen emateak: kiroldegiko harreran edo 943 731 243 telefonora deituta edo
.jpg)
- Visto: 35