
Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Urtero, urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna ospatzen da, gizarte osoak minbizia mota honen aurkako borrokan duen konpromisoa gogorarazteko.
Katxalin bularreko minbizia edo/eta ginekologiako minbizia duten emakumeei laguntzeko Gipuzkoako elkartearekin lankidetzan, udalak fatxadan begizta arrosa bat jarriko du eta arrosaz argiztatuko du urriaren 17tik 19ra, bularreko minbiziaren aurkako munduko egunaren (urriaren 19a) alde egiteko eta gizarte osoak gaixotasun horrekin duen konpromisoa gogorarazteko. Gainera, Katxalinek bat egingo du Tipi-Taparekin bere ohiko ibilbidean ostegun honetan urriaren 16an, bere lana eta kaltetuei ematen dien laguntza ikusgarriago egiteko. Katxalin elkarteko kamisetak lortu ahalko dira herriko hurrengo tokietan:
- Didare Mertzerian
- Katxalin elkartearen lokalean 17:00tatik 19:30tara
- Urriaren 18an, Kulturarteko Egunaren azokan
- Urriaren 24an, goizean, herriko plazan
- Urriaren 25ean Laubideko Eroskiaren parean eta Kale Nagusiko Eroskiaren parean.
Egun honek Gipuzkoako gizartea gaixotasun honen ikerketa eta diagnostiko goiztiarraren garrantziaz kontzientziatzeko balio du. Bularreko minbizia gaixotasun larria delako, baina garaiz detektatuz gero senda daitekeelako.
Horregatik da garrantzitsua miaketa fisikoa egitea mingarriak ez diren noduluak, titiburuaren uzkurdura edo bularreko larruazalaren alterazioak detektatzeko, eta mamografiak egitea, tumoreen % 90 detekta baititzakete. Teknika hori da eraginkorrena alterazioak aurkitzeko, baita horiek behatu baino bi urte lehenago ere.
Ekintza solidario hauetan laguntzera eta parte-hartzera gonbidatzen zaitugu.
Keinu bakoitzak axola du.
Elkarrekin indartsuagoak gara.
.jpeg)
- Visto: 63