Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
'Dendak Aktibatu' egitasmoak erakusle berriak izango ditu

'Dendak Aktibatu' egitasmoak erakusle berriak izango ditu

Legazpiko Udalak eta Ilinti Merkatari Elkarteak sustatuta,  Dendak Aktibatu egitasmoa jarri zen martxan iaz.
 
Egitasmo honen helburuak hauek dira:
- Legazpiko merkataritza-guneak sustatu 
- Lokal hutsak erabili
- Itxitako lokalei balioa gehitu
- Jarduera etenak eragotzi
 
Ilintik dagoeneko egin du zozketa interesa duten guztien artean, eta  hauek dira astelehenetik aurrera ikusi ahal izango ditugun denden erakusleihoak:
 
- Coro Paternain: Nafarroa kalea 10 (lehen Zuk Eskuz)
- Nahigo: Kale Nagusia 9 (lehengo Compro Oro)
- Zuzen: Laubide 31 (lehengo ogi denda)
- Idoia oinetakoak: Santikutz 8 (lehen Urkiola)
  • Visto: 28