Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Hutsik dagoen Euskaltegiko irakasle plaza betetzeko lan poltsa

Hutsik dagoen Euskaltegiko irakasle plaza betetzeko lan poltsa

Lehenengo ariketa ondoren aipatutako egun eta orduan izango da:

EGUNA: 2017ko urriaren 26an.

ORDUA: 9:00etan (gutxi gorabehera ordu eta erdi iraungo du ariketak)

LEKUA: Legazpiko Udal Euskaltegian(Nafarroa kalea 14, Legazpi).

Izangai guztientzako derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da ariketa eta Oinarrien I. Eranskineko gai-zerrendan sartutako gaiei buruzko test itxurako galdera teorikoak erantzun beharko dira.

Nortasun Agiriarekin edo edozein dokumentu ofizialarekin (pasaportea, gidatzeko baimena, Atzerritarraren Nortasun zenbakia,…) aurkeztuko da izangaia.

Legazpin, 2017ko irailaren 25ean

Isabel Sanz Guruciaga

Epaimahaiko Idazkaria

  • Visto: 82