Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpi Klima 2030

Legazpi Klima 2030

Kaixo, lagun:

Udako etenaldiaren ondoren Agenda 21 Foroaren hurrengo bileran parte hartzeko gonbidapenarekin idazten dizugu

  • Saioa urriaren 5ean egingo dugu, 18:30etatik 20:00etara Udaleko batzar aretoan.

Foroak azken bileretan egin dituen ekarpenei erantzun eman nahian, egun horretan zuekin partekatu nahi ditugu:

1.  Legazpi Klima 2030

Udalerri gisa aldaketa klimatikoaren aurka eta haren eraginetara egokitzeko hartu dugun konpromisoa, Udaleko udalbatzak aho batez onartutakoa gainera.

2.LIFE Local Adapt proiektua

Amurrio eta Balmasedarekin elkarlanean abiatutako ekimen honekin Arantzazu, San Jose, San Martin eta San Ignacio auzoak aldaketa klimatikoak eragindako bero-bolada eta ur-eskasiara egokitzeko urratsak eman nahi dira.

Zure interesekoa izan eta gerturatuko zarelakoan, mila esker!

DEIALDIA

  • Visto: 24