Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Aizalekuko elurzuloa hizpide

Aizalekuko elurzuloa hizpide

Azaroaren 24an, ostirala, 19:00etan Kultur Etxean.

Datorren ostiralean, arratsaldeko 7etan, Aizalekuko elurzuloaz hitz egingo du Angel Martinez arkeologo legazpiarrak Legazpiko Kultur Etxean. 2017ko udaran induskatu zuen eta ondorioak azalduko ditu, Euskal Herriko elurzuloen testuinguruan kokatuz.

Larunbatean, goizeko 11etan, hura bisitatzeko ibilaldia gidatuko du, Elizondo tabernatik abiatuta. Bi jarduerak Burdinola elkarteak sustaturikoak dira.

  • Visto: 82