Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Haur eta familientzako gabonetako ekintzak

Haur eta familientzako gabonetako ekintzak

Udalak hainbat ekintza antolatu ditu

Gabonetako egun hauetarako

haurrei eta familiei zuzenduta,

gune ezberdinetan.

Aurtengo nobedadea da

Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan,

larunbatean, abenduaren 30ean

antolatuko den Haurrentzako Parkea.

goizeko 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era.

Egun honetan Laubide auzoan, Ilinti Merkatarien elkarteak

Gabonetako kanpainaren zozketa egingo du 13:30.

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara

Erregeen gutun bilketa egingo da Azokan.

Horrezaz gain, honako ekintzak izango ditugu:

Mari Domingi eta Olentzeroren Gabon Erronda

eta Erregeen kabalgata, herriko kale eta auzoetatik;

Gabon irudien marrazki lehiaketa eta sari banaketa Kultur etxean,

Tomaxen Abenturak pailazoen ikuskizuna Latxartegi aretoan,

Korosti Dantza taldearen Gabonetako jaialdia

eta Gabonetako Haur Parkea Urbeltz pilotalekuan.

Ondoko loturan klik eginez, osatutako egitaraua ikus dezakezu:

EGITARAUA

Eguberri eta Urte Berri On!

  • Visto: 25