Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Herri Danborradako entsegu egunak finkatu dira

Herri Danborradako entsegu egunak finkatu dira

Lehen eguna: Apirilaren 6, asteartea, 20:00etan.

Maiatzeko jaiak gero eta gertuago dauden honetan, ekitaldien prestakuntzak aurrera doaz.

Hasiak dira dantza ikastaroak, pilota txapelketetako azken txanpak eta datozen egunetan danborradetarako entseguak ere hasiko dira.

Herri Danborrada: Apirilak 6, 10, ,13, 17, 20 eta 24 , 20:00etan, Haztegi Ikastolako pilotalekuan. Herri Danborradan parte hartzeko izen ematea entsegu egunetan egingo da.

Entsegu Orokorra Apirilaren 26anegingo da, 21:00etan, Domingo Agirreko Pista estalian.

  • Visto: 25