Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Diploma Kontzertua eta Arantxa Rodriguez, irakaslearen agurra.

Diploma Kontzertua eta Arantxa Rodriguez, irakaslearen agurra.

Doinua Musika eskolak oinarrizko musika-ikasketak

amaitzen dituzten ikasleei diploma ematen die.

Diploma horien banaketa kontzertu batean egiten da:

“Diploma kontzertua” izenarekin ezagutzen duguna.

Kontzertu horretan diploma jasotzen dutenak parte hartzeaz gain,

Musika eskolako beste taldeen parte-hartzea ere izaten da.

Ikasturte honetan ere berezitasun bat du kontzertu honek,

urtetan piano eta musika-lengoaiaren irakasle

eta Musika eskolako sortzailetako bat

den Arantxa Rodriguez-en agurra izango baita.

Diploma kontzertua, ostegunean izango da,

ekainaren 20ean, 18:00etan Latxartegi aretoan.

♫♫ Diploma kontzertuaren kartela

  • Visto: 105