Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Txinpartak ale bereziaren aurkezpen ekitaldia: Carlos Ausserladscheiderren omenez.

Txinpartak ale bereziaren aurkezpen ekitaldia: Carlos Ausserladscheiderren omenez.

Laister beteko da Carlos AusserladscheiderTxo!- legaren heriotzaren lehen urteurrena.


Bere zenbait artelan (margo eta idatziak) biltzen dituen publikazioa Legazpiko Kultur Etxean aurkeztuko da abenduaren 19an 19:30tan.


40 orrialde hauek Manolo Salmerón-ek maketatu ditu. Burdinola elkarteak argitaratzen duen “Txinpartak” aldizkariaren ale berezia izango da, Legazpiko udalaren eta Arkatza elkartearen laguntzari esker kaleratuko dena.
Carlosen lanen bilduma honen bidez bere artelanen irakurketa berri eguneratua proposatzen da, bere lana ezagutzera emateko eta dagokion lekuan kokatzeko asmoz.


Publikazioa Joan Kruz Ileapaindegian eskuratu ahal izango da 5€-ren truke.

Edizioa bultzatu duen batzordeko kideak Juan Mari Burguera, Joan Kruz Fernández “Pelu”, Andres Mena, Gorka Salmerón eta Manolo Salmerón dira.

(Burdinolako kideek ale bat jasoko dute)

  • Visto: 24