Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Antzerkiaren Nazioarteko egunean, ikusi antzerkia

Antzerkiaren Nazioarteko egunean, ikusi antzerkia

Legazpin egun hori ospatzeko, “Zaldi urdina” lanaren emanaldia genuen antolatua, martxoaren 28rako, baina gainerako ekitaldiak bezala, hau ere atzeratu egin dugu.

Hala ere, egun hori ospatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, antzerkia ikusiz. Eta horra hainbat proposamen horretarako:

Artedrama antzerki konpainiak sarean jarri ditu bere hainbat antzezlan ikusgai, osorik:

Francoren bilobari gutuna,

Zazpi senideko,

Hamlet,Hozkailua eta

Errautsak.

Tartean Teatroa antzerki taldeak bere hainbat antzezlan jarri ditu sarean, osorik ikusteko moduan:

Ghero,

Lingua Navajorum,

Zergatik Jamil?,

Ez dok hiru eta

Pankreas.

Horrez gain,

www.argia.eus/multimedia 

kanalean filma, dokumental, eta beste eduki batzuen artean 22 antzezlan ere aurkituko dituzu.

  • Visto: 81