Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Mugikortasunaren Astea (irailak 16-22)

Mugikortasunaren Astea (irailak 16-22)

Aurten Junetorri doan eta “mugikortasun jasangarrirako aukerak” tailerra egongo dira.

Legazpik Europako mugikortasunaren Astearekin bat egin du, honako jarduera hauekin:

  • Junetorri doan: irailak 16- 22 

Mugikortasunaren Astean JUNETORRI doan erabili dezakezu!

Herri barruko joan-etorrietan normalean autoa erabiltzen baduzu,  proba ezazu Junetorri  zerbitzua.

Erosoa, merkea eta jasangarria da.

  • Tailerra. Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak.

Tokia: kultur-Etxea

Eguna: Irailak 28an

Ordua:  18:30 etan.

Edukiera mugatua, berez ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

edo telef: 628- 53 22 48 . EPEMUGA : (irailak 25)

  • Txirringako martxa (bertan behera)

Mugikortasunaren astea dela eta, udalerrian mugikortasun iraunkorra aldarrikatzeko egiten ohi diren ekintzetatik garrantzitsuenetako bat izaten da ia herri osoa zeharkatzen duen ibilbidea bizikletaz egitea.

Ekintza horrek oihartzun handia du legazpiarren artean.

Aurten, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, herritarren osasuna zaintzea da helburu nagusia, ahal den neurrian jende pilaketak saihestuz; hori dela eta, aurten bizikleta irteera hori ez egitea erabaki da.
Datorren urtean jarduera hori berreskuratzea eta gauzatzeko aukera izatea espero dugu.

Txirringako martxa (bertan behera)

Mugikortasunaren astea dela eta, udalerrian mugikortasun iraunkorra aldarrikatzeko egiten ohi diren ekintzetatik garrantzitsuenetako bat izaten da ia herri osoa zeharkatzen duen ibilbidea bizikletaz egitea. Ekintza horrek oihartzun handia du legazpiarren artean.

Aurten, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, herritarren osasuna zaintzea da helburu nagusia, ahal den neurrian jende pilaketak saihestuz; hori dela eta, aurten bizikleta irteera hori ez egitea erabaki da.

Datorren urtean jarduera hori berreskuratzea eta gauzatzeko aukera izatea espero dugu.

(2019ko argazkia)

  • Visto: 27