
Badator EUSKARALDIA!
Ipuin labur-labur-laburren lehiaketa martxan!
Euskaraldiaren herri-batzordeak herri mailako ipuin-lehiaketa antolatu du, Euskaraldia hasi aurreko egunak girotzeko. Ipuin laburren lehiaketa izango da, izan ere, gehienez, ipuinek 11 lerro izan ditzakete. Ipuinak “Gehiago, gehiagotan, gehiagorekin” gaiaren ingurukoak izango dira. Ipuin lehiaketak hiru kategoria izango ditu:
- 1. kategoria, haurrena: 2007 baino geroago jaiotakoentzat
- 2. kategoria, gazteena: 2003-2006 urteen artean jaiotakoentzat
- 3. kategoria, helduena: 2003 baino lehenago jaiotakoentzat
Sariak, berriz, erosketa–bonoak izango dira, herriko merkataritza- edo ostalaritza-establezimenduetan erabiltzeko:
- 1. kategoria: 50 €-ko erosketa-bonoa
- 2. kategoria: 100 €-ko erosketa-bonoa
- 3. kategoria: 200 €-ko erosketa-bonoa
Kontsultatu lehiaketaren oinarriak
Irakurri oinarriak, animatu eta parte hartu!
Argibide gehiago:
- Euskaraldia herri-batzordea: 608 60 72 23 whatzappean
- Euskara zerbitzua:
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
- Visto: 25