
LMB-Legazpi Musika Bandaren kontzertua
Urriaren 24an, igandea, 12:30ean Agirre-Etxeberri Parkean.
Eguraldiak lagunduko ez balu Latxartegi Aretoan egingo bada ere, ahal den bitartean kaleko emanaldiei eutsi nahi diegu. Hona Jesus Castillejoren zuzendaritzapean eskainiko digutena:
1. | Bombasto -March | o.farrrar
|
2. | El honor de un caballero -March | m.a.mas
|
3. | Pepita greus -Pasodoblea | p.p.chovi
|
4. | balkanska zabava - SAT -adje razbole se -cororo | Andoni Vázquez
|
5. | tribute to Michael Jackson -Aukeraketa | J. Hastreiter |
Aforoak %100era badaude ere, 300 txartel banatuko dira, Agirre Etxeberrin bada, horientzako egongo delarik eserlekua, eta Latxartegi Aretoan balitz horiek bakarrik gozatu ahal izango dute emanaldiaz. Sarrera-gonbidapenak Kultur Etxeko harreran jaso beharko dira Urriaren 19tik 22ra, edo 943737202 teleforona deitu eta sarrerak erreserbatuz. Emanaldi eremuko ateak 12:00etan irekiko dira, jende pilaketak ekidite aldera.
- Visto: 29