
“Mozorrotu eta atera argazki bat” kanpaina abian da
ILINTI Legazpiko Merkatarien Elkarteak Garagunearekin elkarlanean abian jarri du MOZORROTU kanpaina berria. Garaguneko kideek diseinatutako mozorroak ILINTIko dendentan jarri dira dekorazio modura.
Bestalde, mozorrodun argazkien lehiaketa antolatu da sare sozialetan.
Lehiaketan parte hartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) ILINTIko dendetan dagoen kanpaina honetako kartelaren aurrean, edo parrokian eta Laubide kalean dauden bi panelen aurrean, mozorrotutako argazki bat ateratzea.
b) Argazkia Instagramen edo Facebooken partekatzea, @ilinti_legazpikomerzio etiketatuz.
c) ILINTIko profila jarraitzea.
ILINTIk 50 €-ko erosketa-txartelekin sarituko ditu "gustoko" gehien lortzen dituzten 10 argazkiak.
Edozein zalantza izanez gero,
- Visto: 82