Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Argazkiak ikusgai irudi galerian

Argazkiak ikusgai irudi galerian

Martxoak 6 igandean zuhaitz eguna ospatu genuen Legazpin

Hesi bizi bat landatuz  Arraseta mendian

Azken bi urteetan, bertan behera gelditu ondoren, aurten,  Legazpiko zuhaitz eguna berreskuratu dugu, aurreko 35 urteetako ohiturari eutsiz.

Formatua berritu dugu, ordea, zuhaitzak landatu beharrean, zuhaixkak landatuko ditugu, hesi bizi bat osatuz Arraseta mendian, herri txabolaren inguruan.

Jarduera honen xedea,  gazteek gure ingurunea ezagutzea eta ezagutza horren bitartez bertan ditugun basoak maitatzen, errespetatzen eta zaintzen ikastea da .

Zuhaitz Eguna bezalako ekimenak beharrezkoak dira naturarekiko ezagutza eta maitasuna belaunaldietan zehar transmititzeko, gure herriko gazte zein helduei helarazteko.

Botanikan aditua den Joseba Garmendiak azalpenak eman zituen , biodibertsitate eta natur kontserbaziorako  hesi hauek berreskuratzea duen  garrantzia azalduz.

Ikusi argazkiak

  • Visto: 41