Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Aste Santu kontzertua: Santikutz Abesbatza

Aste Santu kontzertua: Santikutz Abesbatza

Apirilaren 9an, larunbata, 20:00etan Parrokian.

ADI: Eguna eta ordua aldatu dira, zuzendariaren gaixotasuna medio.

Aste Santua gainean dugu jada.

Santikutz Abesbatza ere lanera itzulia da, eta poliki-poliki ari da bere jendaurreko ekitaldiak berreskuratzen.

Santa Ageda bezperako kale emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen otsailean,

eta Aste Santua iristear dagoen honetan,

garai berezi horri dagokion errepertorioarekin, agertuko da jendaurrean berriz ere Santikutz Abesbatza, ohikoa dugun Aste Santu kontzertua eskaintzeko.

Emanaldia, apirilaren 9an, larunbata, 20:00etan Legazpiko Parrokian izango da.

 

EGITARAUA

1.-Por qué Jesús no lloras……………..J.S. Bach

2.-Ave Maria…………………….………Victoria

3.-O Jesu Christe…………………..…..J. Van Berchem

4.-Popule meus…………..…………….Victoria

5.-Pueri Hebreorum…………………....F. Gorriti

6.-Cantique……………………………..G. Fauré

7.-Funeral de Queen Mary……………H. Purcel

8.-Requiem……………………………..G. Fauré

               Introit et Kyrie                 

               Libera me

Piano jolea: Jesús Ollo

Zuzenaria: Marian Lasa

  • Visto: 23