
Euskararen erabilera legazpin
2021eko kale-neurketaren arabera, % 33,9koa da euskararen erabilera
Datu horren berri eman genuen joan den uztailean argitaratutako albistean.
Gaurkoan herriko gune desberdinetan jasotako erabilera-datuak emango ditugu.
Hiru eremutan edo ibilbidetan neurtu da euskararen erabilera:
- Behe-aldea 1: Latxartegi parkea, kultur etxearen ingurua eta Kale Nagusia
- Behe-aldea 2: Elizaren atzealdea, azoka gunea eta Aizkorri kalea kiroldegiraino
- Goialdea: Laubide auzoko oinezkoen kalea eta haur-parkea
Eta hauek erabileraren datu orokorrak eremu horietan:
- Behe-aldea 1: % 43,8
- Behe-aldea 2: %33,8
- Goialdea: % 22,9
Ikusten denez, alde handia dago eremuen artean baina datu horien azkeneko bost urtetako bilakaerari erreparatuz gero, badira datu onak eta ez hain onak.
Ikus dezagun bilakaera,
Eremua | 2016 (%) | 2021 (%) |
Behe-aldea 1 | 34,0 | 43,8 |
Behe-aldea 2 | 43,2 | 33,8 |
Goialdea | 9,9 | 22,9 |
Erabilera ia 10 puntu igo da Latxartegi parkearen, kultur etxearen eta Kale Nagusiaren inguruan. Baina igoera oraindik handiagoa izan da Goialdean, 5 urtetan 13 puntu igo baita. Aldiz, erabilera jeitsi egin da azoka inguruan, elizaren atzealdeko haur-parkean eta Aizkorri kaletik kiroldegiraino doan bide tartean; akzeneko eremu horretan herriko erabilera orokorraren parekoa da (% 33,9).
Hausnartzeko datuak dira. Hala, 5 urtetan irauli egin dira behe-aldeko bi eremutako datuak: eremu batean igo dena (9,8) bestean jeitsi egin da (9,4).
- Visto: 36