
Udaleko sare sozialen jarraipenari buruzko datuak
Sare sozialak herritarrekin komunikatzeko bitarteko bat dira, udalaren webgunearen osagarri.
Udalak, egunero, informazioa jartzen du udalaren webgunean eta sare sozialetan.
2022an, www.legazpi.eus webgunearen erabiltzaile kopurua %24 igo da 2021arekin alderatuta, eta bisitak %13 igo dira.
Herritarrek erabiltzen dituzten gailu motari dagokionez, telefono mugikorra protagonismoa hartzen ari dela ikus daiteke, mahaigaineko gailuen aldean. 2021ean, %51k erabili zuen telefono mugikorra udalaren webgunean sartzeko eta 2022an, berriz, %65ek.
2022ko sare sozialetako jarraitzaileen datuak honako hauek izan dira:
| jarraitzaileak |
1.191 | |
1.004 | |
641 | |
| 29 |
| 91 |
Udalak lanean jarraituko du sare sozialetan presentzia sendoa izateko, herritarrei zerbitzu hobea eskaintze aldera.
- Visto: 81