Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Plazaola kaleko berdeguneak berrituko dira

Plazaola kaleko berdeguneak berrituko dira

 
Herriko jaiak amaitu ondoren, maiatzaren 8ko astean hasiko dira lorezaintza-lanak, Plazaola kaleko berdeguneak berritzeko.
 
Haur-parkearen eta euskaltegiaren artean dauden lau espazioak egoera txarrean daude;  belarrik gabeko guneak dira eta zuhaixkak eta zuhaitzak hazi egin dira eta espazio gehiago behar dute ohiko garapenerako.
 
Horregatik, maiatzaren 8ko astean honako lan hauek hasiko dira:
  • zuhaixkak eta arbustu-zuhaitz bat kenduko dira. Zuhaitz hori moztu egingo da, ondoan dauden zedroa eta bi ezki behar bezala haz daitezen.
  • bi parterre berri landatuko dira eta soropila ereingo da hondatuta dagoen tokietan.
 
Lanak “Gureak Berdea SLU” enpresak egingo ditu, 4.847,64 eurotan, BEZa barne.
  • Visto: 89