
Igerilekuko ontzi handiaren irekiera Bikuña kiroldegian
Ur filtrazioa konpontzeko egin beharreko birmoldaketa lanak egiteko, martxoaren 13tik Bikuña kiroldegiko igerileku handia itxita egon da. Lan hauek aurrera eramateko inbertsioa, azken likidazioaren zain, 290.485,34€ koa izan da. Aldi berean, lan hauek aprobetxatu dira uraren bolumena % 21 murrizteko; horrek uraren eta erregaiaren kontsumo txikiagoa ekarriko du, eta eraginkortasun eta efizientzia energetiko handiagoa ere, horrekin batera urteko 14.000,00€ko aurrezpenarekin.
Igerilekuaren eta adierazita dauden sakonera berriak honako hauek dira; 1,40 m–1,60m–1,40m.

- Visto: 146