Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Ikasturtearen hasiera nerabeentzako zerbitzuan

Ikasturtearen hasiera nerabeentzako zerbitzuan

Ikasturte berria hastearekin batera, datorren irailaren 1ean Nerabeentzako Zerbitzua martxan jarriko da berriro. Irailaren 1ean eta 6an hezitzaile-taldeak barne lana egingo du. Irailaren 7an eta 8an, oporren ondorengo hartu-emanetan murgilduko dira, nerabeekin gizarte-sareetan eta kalean esku hartuz. Agorreko Santikutzak pasa eta gero, irailaren 13an, Gazte-txokoa ohiko ordutegian irekiko da berriro, bai astegunetan baita asteburuetan ere.

11 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako zerbitzu sozio-hezitzaile honetan, gazteek aukera paregabea dute euskaraz modu aktiboan parte hartzeko, aisialdiaz gozatzeko eta lagunekin egoteko. Gainera, hezitzaileen bide-laguntzarekin, udal-baliabide honek nerabezaroaren garapen egokiena zaintzen du. Nerabeak dauden tokietan eskaintzen da zerbitzua, hau da, Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan. Horrela, ondoren, ordutegia eta sare sozialak gogoratzen ditugu.

Ordutegia:

►Gazte-txokoan

  • Asteazkena eta osteguna, 17:00-19:30
  • Ostirala, taldeko esku hartzea 14:00-17:00
  • Larunbata eta igandea, 17:00-20:00

►Sare sozialetan

  • Asteazkena, 15:30-16:15
  • Osteguna, 15:30-16:00
  • Ostirala, 17:00-18:00
  • Larunbata, 15:30-16:00
  • Igandea, 16:00-16:30

►Kalean

  • Asteazkena, 16:15-17:00
  • Osteguna, 16:00-17:00
  • Ostirala, 18:00-19:00
  • Larunbata, 16:00-17:00
  • Igandea, 16:30-17:00

Sare sozialak:

  • WhatsApp: 634 466 838
  • Facebook eta Instagram: nerabezerbitzua
  • Visto: 31