Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Nerabeentzako Zerbitzuan, “ate irekiak”

Nerabeentzako Zerbitzuan, “ate irekiak”

Ikasturte berriarekin batera, Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak nerabeak eta gurasoak gonbidatzen ditu Nerabeentzako Zerbitzua ezagutzera emateko antolatutako “ate irekiak” saioetan parte hartzera.

Horrela, gaur goizean bertan, eskola-ordutegian, DBH-ko 1. mailako ikasleek, irakasleekin batera, lanean ari diren profesionalak eta zerbitzuaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dute. 10.30ean Haztegi ikastolaren txanda izan da eta 11.30ean Olazabal institutuarena.

Urriaren 18an, 18.00etan, Gazte-txokoanDBH-ko ikasle guztien, hau da, 1. mailatik 4. mailara bitarteko ikasleen gurasoek, gertutik ezagutuko dute eskaintzen den zerbitzua eta zerbitzu hori nerabeak dauden tokietan eskaintzen dela jakingo dute, hau da, Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan.

Gogora ekarri nahi dugu 11 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako zerbitzu sozio-hezitzailea dela. Gazteek aukera paregabea dute euskaraz modu aktiboan parte hartzeko, aisialdiaz gozatzeko eta lagunekin egoteko.

Behean zehazten dira batetik, gurasoei arreta emateko ordutegia eta, bestetik, eremu bakoitzean nerabeei arreta emateko ordutegia:

Gurasoentzako arreta:

Asteazkenetan 11.00 – 13.00

Nerabeentzako arreta:

►Gazte-txokoan

Asteazkena eta osteguna   17.00-19.30

Ostirala, talde proiektua      14.00-17.00

Larunbata eta igandea        17.00-20.00

►Kalean

Asteazkena       16.15-17.00

Osteguna          16.00-17.00

Ostirala             18.00-19.00

Larunbata         16.00-17.00

Igandea            16.30-17.00

►Sare sozialetan

Asteazkena                      15.30-16.15

Osteguna                         15.30-16.00

Ostirala                            17.00-18.00

Larunbata                        15.30-16.00

Igandea                           16.00-16.30

  • Visto: 25