Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Euskara eta hizkuntza-teknologiak

Euskara eta hizkuntza-teknologiak

Indartsu datoz adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak, eta garrantzitsua da euskara adimen artifizialaren garapenean integratzea.

Eta euskara hortik kanpo gera ez dadin, GAITU egitasmoa ari da Euskal Herri osoan zabaltzen honako helburu zehatzarekin: ahotsa erabiltzen duten gailuak -autoak, etxeko laguntzaile adimendunak (Alexa, Siri,…), modu azkar eta erraz batean trebatzea, baita euskaraz ere.

Horregatik ahots grabaketen datu-base erraldoia sortu nahi da eta ahots asko eta askotarikoak behar dira: azentu, adin, sexu,… ezberdineko pertsonen ahotsak, 20 urte edo gehiago duten herritarrenak. Horretarako, behar-beharrezkoa da euskal hiztunen laguntza.

Oso erraza da. Sartu beheko helbidean, “eman zure ahotsa”/”hitz egin” eta grabatu ahalik eta esaldi gehien. Bost esaldi emango dizkizu aplikazioak eta banan-banan grabatu behar dira. Bukatutakoan bidali eta listo. Nahi adina esaldi grabatu daitezke.

Kontuan hartzekoak:

  • Atzealdeko zarata saihestu
  • Esaldia mozten bada (erdian eztula/doministikua), ez du balio
  • Kontuz inguruko ahotsekin: beste baten ahotsa ezin da grabatzen ari denarekin nahastu
  • Grabatzean, normal hitz egin, ohikoan hitz egiten dugun tonuan
  • Hitz egin ahots naturalarekin, ez abestu edo ordenagailuz sortutako ahotsik erabili

Animatu eta hartu parte auzolan digital honetan.

Esteka: https://gaitu.eus

  • Visto: 83