Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zinea Latxartegi aretoan: urteko azken emanaldiak

Zinea Latxartegi aretoan: urteko azken emanaldiak

Urtarrilean aldaketak izango dira zinearen kudeaketan.

Abenduaren 15 eta 17an eskainiko dira urteko azken zine saioak Latxartegi Aretoan.

Hona eskainiko direnak:

15, ostirala: “Vidas pasadas”. Zuz.: Celine Song. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Zine-Kluba.

17, igandea: “La Patrulla Canina”: La superpelícula”. Zuz.: Cal Brunker. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa.

17, igandea: “Napoleón”. Zuz.: Ridley Scott. 19:00etan Latxartegi Aretoan.

Eta hau izango da  Zine-Klub Legazpi Elkarteak Latxartegi Aretoan eskaintzen diren zine saio guztien kudeaketa eramango duen azken asteburua ere.

Urtarriletik aurrera, Elkarteak Zine-Klub saioak baino ez ditu kudeatuko, hilean bi saio ostiraletan 19:00etan.

Gainerako zine saioak Programación Areto enpresaren bidez kudeatuko dira, eta saioak indartuta iritsiko dira. Hala lau saio izango dira astebururo:

  • Larunbatetan 19:00etan eta Igandeetan 19:30ean. Sarrera 6€
  • Astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean. Sarrera 5€
  • Haurrentzako saioak, igandeetan, 17:00etan. Sarrera 4€

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko loturak berdina izaten jarraituko du: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

  • Visto: 73