
“Giselle” Balleta Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
Ballet emanaldia izango dugu martxoan, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan,
eta “Giselle” eskainiko dugu.
Erromantizismoko dantza-antzerkiaren maisulana. Musika: Adolphe Adam; koreografia: Jean Coralli eta Jules Perrot eta libretoa: Jules Henry Vernoy eta Theóphile Gautier. Pariseko Operan eskaini zen lehen aldiz 1841ean eta dantza klasikoaren obra garbia eta oinarrizkoa da, bai eredu erromantikoak tratatzeko moduari bai XIX. mendeko antzerki-teknika finduena erabiltzeari dagokienez.
Musika: Adolphe Adam
Koreografia: Marius Petipa
PERTSONAIAK
Giselle | Anna Tsygankova |
Count Albrecht | Jozef Varga |
Myrtha | Igone de Jongh |
Hilarion | Jan Zerer |
Pas de quatre | Michele Jimenez, Maia Makhateli, Mathieu Gremillet, Arthur Shesterikov |
Zulme | Anu Viheriänta |
Moyna | Emanouela Merdjanova |
Bathilde | Natasja Lucassen |
Berthe | Jeanette Vondersaar |
Duke | Francis Sinceretti |
Wilfried | Dario Mealli |
Dutch National Ballet Version (Amsterdam)
Zuz.: Ted Brandsen
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.
- Visto: 98