Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gazte mailako VI. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA- Gipuzkoar erara

Gazte mailako VI. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA- Gipuzkoar erara

Bi saiotan jokatuko da Txapelketa Nagusia, eta Legazpikoa izango da lehen saioa.

  • Maiatzaren 18an, arratsaldeko 5etan, Legazpiko Azokan,

D sailaren txanda izango da (2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak).

14 dantzari arituko dira Legazpiko saioan, tartean Irune Azpeitia eta Maria Sanchez legazpiarrak.

3 dantza egin beharko dituzte:

Betronio handia, Desafioa edo Aurkez Aurkez eta Kontrapasa.

Gainera sariak banatu aurretik Sustraiak Dantza Taldeko gaztetxoek Zinta  Dantza egingo dute.

Legazpiko saioan Goiz Deia Txistulari taldea arduratuko da musikaz.

  • Maiatzaren 25ean, 17:00etan, Errenteriako Niessen Kultur gunean,

A sailean (2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoak) eta B sailean (2011,

2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak) sailkatuak arituko dira.

Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko:

Araitz Mantxola eta Nora Lafuente A Sailean, 

A saileko dantzariek Ormatxulo eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta

Jon Alberdi, Araitz Berasategi eta Nora Escudero B sailean.

B sailekoek Hondarribia Handia eta Legazpi Zortzikoa.

Ikusi txapelketa honi buruzko txostena

  • Visto: 80