Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuaren bisita

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuaren bisita

Joan den astean Gipuzkoako Foru Aldundiko Azahara Domínguez, Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua eta Iñigo García, Turismo zuzendaria, Urola Garaia eskualdera hurbildu ziren, tokiko turismoaren erakargarritasunak eta horien beharrak eta inguruabarrakbertatik bertara ezagutzeko.

Topaketan, besteak beste, turismoaren jasangarritasuna, industria-ondarea, kultura eta tokiko tradizioa bezalako gaiak jorratu ziren.

Bilera horren ondoren, eskualdeko ondare turistikoko leku garrantzitsuenetako batzuk bisitatu zituzten. Legazpin, Mirandaolako burdinola ezagutu  zuten, Eric Galvez alkatearen, Amaia Aizpurua zinegotziaren eta Agurtzane Elustondo Lenbur  Fundazioko zuzendariaren eskutik.

  • Visto: 90