Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Txakurren jabeentzako formakuntza eskainiko da, Kangune-ren eskutik

Txakurren jabeentzako formakuntza eskainiko da, Kangune-ren eskutik

Gaur egun, txakurrak, pertsonen eguneroko bizitzaren parte dira hainbat familietan. Hauek herriko beste biztanleekin ere espazioa partekatzen dute eta hau horrela izanik, ahalik eta elkarbizitza onena lortzeko helburuarekin, udalak formakuntza saio batzuk prestatzea erabaki du. Saio hauek, gai honetan ezagutza duen “Kangune” enpresaren bitartez  bideraruko dira eta urriaren 2tik aurrera izango dira, izena emateko epea zabalik dagoelarik. Helburua, elkarbizitzarako oinarrizko heziketa lantzea izango da.

Formakuntza honetan parte hartzeko baldintzak ondorengoak dira:

  1. Gehienez 10 txakur egongo dira saioetan. Etxean txakurrarekin bizi den edonor etor daiteke.
  2. Formakuntza astean behin izango da, asteazkenetan, zortzi astetan zehar.
  3. Txakurrak txip eta txertoak izan behar ditu. 
  4. Lekua: Euskal Herria plaza
  5. Noiz: urriak 2tik aurrera, asteazkenetan
  6. Ordua: 19:00tan
  7. Formatzaileak: Xabier Arrese eta Andrea Ruiz
  8. Formakuntzaren izenburua: “obediencia urbana”, oinarrizko heziketa
  9. Doan

Izena emateko beharrezkoa izango da:

1.- Txakurrarekin formakuntza egingo duen etxeko pertsonaren izen abizenak eta NAN zenbakia etaTxakurraren kartilla txip zenbakia.

Kopurua gehienez hamar pertsonentzako denez, eskaera gehiago badaude, formakuntzan parte hartzea zozketatu egingo da.

Izena ematea, irailaren 30a baino lehen egin beharko da

Eman izena

edo Legazpiko Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Udalerritik bertatik: 010

Kanpotik 943 737030

HAZ ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara

  • Visto: 79