Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Abenduan izango diren hainbat ikuskizunetarako sarreren salmenta

Abenduan izango diren hainbat ikuskizunetarako sarreren salmenta

Abenduan hainbat ikuskizun izango dira Legazpiko Latxartegi Aretoan, zineaz gain, eta horietako batzuetarako on-line bidezko aurre salmenta martxan jartzen da gaur.

Hona emanaldiak:

4, ASTEAZKENA: “Amaraun, irunez iraun”. Oihana Iguaran eta Amaiur Luluaga. Antzerkia, dantza, musika eta bertsoa. 19:30ean Latxartegi Aretoan.Sarrera 5€. Sarrerak aurrez, on-line. Egunean bertan takilan ordubete lehenago.

20, OSTIRALA: Euskal magoen II Magia Gala: Iagomago, Eleder magoa, Kalte kolektiboa (Ander Lacalle, Eider Villalba, Omar Somai, Gaizka Sarasua, Iholdi Beristain, Oihan Carramiñana) eta Eneko Gutierrez (galako aurkezlea eta magoa). 19:00etan Latxartegi Aretoan. Sarrera 5€. Sarrerak aurrez, on-line. Egunean bertan takilan ordubete lehenago.

21, LARUNBATA: Ztandap,generoa protagonista duen umore bakarrizketa ikuskizuna. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Sarrera 5€. Sarrerak aurrez, on-line. Egunean bertan takilan ordubete lehenago.

Sarreren aurre-salmenta on-line egin daiteke

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

Sarrerarik geratzen bada, emanaldi egunean bertan, aretoko leihatilan jarriko dira saioa hasi baino ordubete lehenago.

Sarreren prezioa: 5€takoa izango da.

  • Visto: 96