Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Martxoko datu meteorologikoak Legazpin

Martxoko datu meteorologikoak Legazpin

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.

Datuen arabera, martxoan 93.90 litro erori dira, eta iaz, berriz, 133 litro. 1946tik, batez bestekoa 142,67 l-koa da.          

Horrela, martxoan zehar 24 egunez euria egin du eta egun batez lanbroa. Tenperatura maximoa 19ºC-koa izan zen martxoaren 31n, aurreko urtean 24ºC-koa izan zelarik; minimoa berriz, -2,5ºC-koa martxoaren 16an. Batez besteko tenperatura 8,65 ºC-koa izan zen, aurreko urtekoa baina bi gradu bajuagoa.


Datu orokorrak
Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.

  • Visto: 70