Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Izpien Txokoak 3 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako gune berri batekin zabalduko du bere eskaintza

Izpien Txokoak 3 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako gune berri batekin zabalduko du bere eskaintza

Abenduan inauguratu zen Izpien Txokoa, 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako gunea, eta hilabete hauetan zehar 90 familiak baino gehiagok parte hartu dute.

Ekimenaren arrakastaren ondoren, Udalak Izpien Txokoa 2 proiektua martxan jarriko duela iragarri nahi du, 3 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.

Bi espazio horiek Agirre-Etxeberriko beheko solairuan egongo dira, baina bi gune bereiziak izango dira: Izpien Txokoa, gaur egungo kokalekuan jarraituko du eta Izpien Txokoa 2, berria, lehen taberna hartu zuen lokalean kokatuko da, bertan birgaitze lan txiki bat egingo delarik.

Izpien Txokoa bezala, espazio hau ere dagokion adin-tartearen beharretara berariaz diseinatu eta egokituko da, jolaserako, bizikidetzarako eta haurren garapenerako ingurune seguru eta egokia bermatuz. Diseinua herriko hezkuntza eragileekin elkarlanean egingo da.

Zabaltze horrekin, Udalak familien eskaera historikoari erantzuten dio, eskaintza 6 urtera arte zabalduz eta haurrak elkartzeko eta laguntzeko gune seguruak sortzen jarraitzeko konpromisoa indartuz.

  • Visto: 53
Larunbatean ospatutako Kulturen Arteko Egunak kolorea, zaporeak eta elkarbizitza ekarri zituen Legazpira

Larunbatean ospatutako Kulturen Arteko Egunak kolorea, zaporeak eta elkarbizitza ekarri zituen Legazpira

Joan den larunbatean, Legazpik egun oso berezia bizi izan zuen Kulturen arteko Eguna ospatuta. Ekitaldia Legazpiko Udala eta Hotz Legazpi elkarteak antolatu zuten. Euskal Herria plaza munduko kolorez, usainez eta doinuez bete zen, giro alaia, parte-hartzailea eta askotarikoa nagusi izan zen egun batean.

Ehunka pertsona hurbildu ziren 14 kultura desberdinen proposamen gastronomiko eta artisauak dastatzera eta ezagutzera: Honduras, Kolonbia, Venezuela, Peru, Maroko, Nigeria, Senegal, Euskadi, Argentina, Kuba, Pakistan, Mendebaldeko Sahara, Extremadura eta Nikaragua. Horiez gain, tailerrak, emanaldiak eta haur-jarduerak ere izan ziren, goizetik giroa alaituz.

Antolakuntzaren arabera, balorazioa oso positiboa izan da. Kulturen arteko Eguna arrakasta hutsa izan zen alderdi guztietan: bai jendearen parte-hartzearengatik, bai egun osoan zehar bizi izan zen elkarbizitza, errespetu eta alaitasun giroagatik.

“Egun oso polita izan zen, elkarbizitzaz, errespetuz eta pozez betea. Eskerrak eman nahi dizkiegu egun hau posible egin zuten pertsona eta talde guztiei”, adierazi dute antolatzaileek.

Legazpiko Udalak eta Hotz Legazpik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten herrialdeetako ordezkari guztiei, baita topaketan parte hartu zuten elkarte, artisau eta saltzaileei ere, Labatu batukada eta Suttan Ttakun txalaparta ahaztu gabe. Halaber, postuak muntatzen eta desmuntatzen lagundu zuten pertsona guztien lana aitortu da, bakarka edota elkarte gisa, eta jardunaldi osoan jarduerak koordinatzeaz arduratu zirenak. Halaber, Kontseilu Sozialista, Legazpiko Asanblada Feminista eta Txoesnako gazte legazpiarrei, haur espazioaren antolakuntzan, muntatzen eta desmuntatzen laguntzeagatik. Pertsona horien guztien ahaleginari esker, giro alaia eta parte-hartzailea izan genuen egun osoan.

“Kulturen arteko Egunak erakusten du Legazpin bizi den aberastasuna eta aniztasuna. Gizarte ireki, errespetuzko eta elkartua nahi dugunaren isla da”, adierazi zuen Kultura zinegotzi Miryam Galileak. Aurtengo edizioak esperientzia bikaina utzi du, eta indartu egin du kultura guztiek elkar topatzeko eta partekatzeko espazioak eraikitzeko konpromisoa.

Eskerrik asko guztioi hau posible egiteagatik!

ARGAZKIAK HEMEN

  • Visto: 163
Larunbatean ospatutako Kulturen Arteko Egunak kolorea, zaporeak eta elkarbizitza ekarri zituen Legazpira

Larunbatean ospatutako Kulturen Arteko Egunak kolorea, zaporeak eta elkarbizitza ekarri zituen Legazpira

Joan den larunbatean, Legazpik egun oso berezia bizi izan zuen Kulturen arteko Eguna ospatuta. Ekitaldia Legazpiko Udala eta Hotz Legazpi elkarteak antolatu zuten. Euskal Herria plaza munduko kolorez, usainez eta doinuez bete zen, giro alaia, parte-hartzailea eta askotarikoa nagusi izan zen egun batean.

Ehunka pertsona hurbildu ziren kultura desberdinen proposamen gastronomikoak dastatzera, artisautza eta elkartasun elkarteak ezagutzera.

 Horiez gain, tailerrak, emanaldiak eta haur-jarduerak ere izan ziren, goizetik giroa alaituz.

Antolakuntzaren arabera, balorazioa oso positiboa izan da. Kulturen arteko Eguna arrakastatsua izan zen, bai jendearen parte-hartzearengatik, bai egun osoan zehar bizi izan zen elkarbizitza, errespetu eta alaitasun giroagatik.

“Egun oso polita izan zen, elkarbizitzaz, errespetuz eta pozez betea. Eskerrak eman nahi dizkiegu egun hau posible egin zuten pertsona eta talde guztiei”, adierazi dute antolatzaileek.

Legazpiko Udalak eta Hotz Legazpik eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu zuten herrialdeetako ordezkariei, baita  elkarteei, eta  artisau  saltzaileei ere, topaketa honetan parte hartzeagatik. Ez dituzte Labatu batukada eta Suttan Ttakun txalaparta ere ahaztu nahi beren ekarpenagatik.

Era berean, aitortzen dute postuen muntaketan eta desmuntaketan lagundu zuten guztien lana, eta baita egun osoan jarduerak koordinatu zituztenena ere. Eskerrak eman nahi dizkie halaber Txoesna, Kontseilu Sozialista eta Legazpiko Asanblada Feminista taldeetako gazte legazpiarrei, muntaketan eta desmuntaketan egindako lanagatik; Legazpiko Asanblada feministako kideek sustaturik Haur txokoan ekintza eta joku ugariz gozatzeko aukera izan zuten inguratu ziren umeek.

Giro alai eta parte-hartzailea izan zen egun osoan.

“Kulturen arteko Egunak erakusten du Legazpin bizi den aberastasuna eta aniztasuna. Gizarte ireki, errespetuzko eta elkartua nahi dugunaren isla da”, adierazi du Kultura zinegotzi Miryam Galileak. Aurtengo edizioak esperientzia bikaina utzi du, eta indartu egin du kultura guztiek elkar topatzeko eta partekatzeko espazioak eraikitzeko konpromisoa.

Eskerrik asko guztioi hau posible egiteagatik!

ARGAZKIAK HEMEN

  • Visto: 51
Estatu mailako “Legazpi Hiria” argazki lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa urriaren 31ra arte ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan

Estatu mailako “Legazpi Hiria” argazki lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa urriaren 31ra arte ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeatzen duen Legazpi Hiria Estatu mailako Argazki lehiaketara, 99 partaideren 293 lan aurkeztu ziren. Horietatik, 50 aukeratu dira erakusketa osatzeko, tartean sarituak, noski.

Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan egongo da ikusgai urriaren 31ra arte, astegunetan 17:00etatik 20:00etara.

  • Visto: 141
Irakurketa taldeen saioak urrian. Hilaren 29an, gaztelerazkoa eta 30ean, euskarazkoa

Irakurketa taldeen saioak urrian. Hilaren 29an, gaztelerazkoa eta 30ean, euskarazkoa

Hitzorduak:

Urriak 29, ASTEAZKENA: Gaztelerazko Irakurketa taldearen saioa. 18:00etan Udal Liburutegian. Gidaria: Mónica Leiva. El hombre arrodillado / Agustín Gómez Arcos

Urriak 30, OSTEGUNA:Euskarazko Irakurketa taldearen saioa. 18:30ean Udal Liburutegian. Gidaria: Miriam Luki. Landuko den liburua: Ez da erraza gizon on bat aurkitzea / Flannery O’Connor

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo WhatsaAppez: 639851172.

  • Visto: 246