Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Agorreko Santikutzak. Lehenengo argazki bildumak

Agorreko Santikutzak. Lehenengo argazki bildumak

Agorreko Santikutzak ospatu ditugu asteburu honetan Legazpin eta giro ezin hobeaz gozatzeko aukera izan dugu.

Hemen lehenengo bi argazki bildumak ikusteko aukera daukazue.

KANTU AFARI

41. GASTRONOMIA LEHIAKETA

41. gastronomia lehiaketan 18 taldek hartu zuten parte: elkarte, lagun koadrila, senar-emazte,…. Inoiz baino parte hartze handiena izanik. Itsas Zapoa amerikar saltsarekin prestatu zuten eta hauek izan ziren lehenengo postuetan sailkatuak:

IRABAZLEAK: Unai Etxarri, Jon Perez de Arenaza eta Jesus Martinez.

2. Legazpi Musika Banda

3. Iratzarri Emakume elkartea

  • Visto: 166
Legazpik Mugikortasunaren Europako Astea ospatuko du, irailak 16 eta 22 bitartean

Legazpik Mugikortasunaren Europako Astea ospatuko du, irailak 16 eta 22 bitartean

Legazpik bat egingo du Mugikortasunaren Astearekin, eta hainbat jarduera burutuko ditu irailaren 16tik 22ra bitartean: bizikleta martxa, patinete bidezko bide heziketa edo bizikletak konpontzeko tailerra, azken hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Ekimen honen helburua garraio praktika iraunkorragoak sustatzea da.

Mugikortasunaren Europako Astea Europako Batzordeak sustatutako ekimena da, eta garraiobide iraunkorrak erabiltzearen garrantziaz herritarrak sentsibilizatzea du helburu. 2025ean, gai nagusia "Pertsona guztientzako mugikortasuna" izango da, eta guztiek, diru-sarrera maila, kokapena, generoa edo gaitasunak edozein direla ere, garraio jasangarria eta eraginkorra eskuratu ahal izango dutela bermatzeko beharra nabarmentzen du.

Zentzu horretan, Legazpiko Udalak mugikortasun iraunkorraren aldeko apustu garbia egiten du, bidegorrien sarea zabalduz eta beste administrazio batzuekin lankidetzan arituz garraio publikoko konexioak areagotzeko. Azpimarratu nahi dugu, halaber, Legazpi dela 10.000 biztanletik beherako Gipuzkoako udalerri bakarra hiri-garraioko zerbitzu erregularra duena, Junetorri autobusa.

Legazpin burutuko diren ekintzak honako hauek izango dira:

Irailak 16, asteartea

JARRI BIZIKLETA MUGIREKIN PREST. Aldundiak MUGI txartel pertsonalizatua aurkezten dutenei bizikletak konpontzeko oinarrizko zerbitzua eskainiko dien furgoneta-tailerra ekarriko du. Ekimen honen bidez, matxura txikiengatik erretiratuta dituzten bizikletak erabiltzera animatu nahi dira herritarrak, eta horrela, beste garraiobide batzuk baztertu nahi dira, batez ere ibilgailu pribatua.

- Ordua: 15:00etatik 21:00etara.

- Ekarri beharrekoa: bizikleta eta Mugi txartela pertsonalizatua.

- Nori zuzendua: herritar guztiei. (Doako zerbitzua).

- Lekua: Euskal Herria plaza

Irailak 17, asteazkena

BIDE-HEZKUNTZA PATINETEAN. Haurrek patinetea ekarri beharko dute. Udaltzainek zehazten duten eremuan patinetearekin libreki zirkulatuko dute. Eta gero erakutsiko zaie libre ibiltzeak arriskuak dituela. Egoera aztertu ondoren, haurrek arauak jarriko dituzte, beti ere udaltzainen oniritziarekin. Saioari amaiera emateko, mugikortasunerako arauak daudela eta horiek errespetatzen badira arriskua nabarmen murrizten dela ikusaraziko zaie.

  • Ordutegia: elkartzea 17:30etatik 18:00etara izango da eta saioa 18:00etatik 19:00etara.

- Ekarri beharrekoak: patinetea

- Nori zuzendua: batez ere LH4, LH5 eta LH6ko ikasleei.

- Lekua: Laubideko oinezkoentzat

Irailak 18, osteguna

BIZIKLETA MARTXA. Legazpiarrak plazan elkartuko dira eta itzuli bat egingo dute herrian zehar, errepidetik bizikletaz. Ibilbidea egin aurretik izen-abizenak jasoko dira. Izan ere, biraren ondoren bizikletarako hainbat gailu zozketatuko dira.

  • Ordua: 17:30etatik 18:00etara topaketa eta saioa 18:00etatik 19:00etara izango da.

- Ekartzekoak: bizikleta eta kaskoa

- Nori zuzendua: herritar guztiei, baina batez ere, haurrei eta gurasoei.

- Lekua: Euskal Herria plaza

  • Visto: 170
Kulturen Arteko Eguna antolatzeko bilera irailaren 17an izango da

Kulturen Arteko Eguna antolatzeko bilera irailaren 17an izango da

Urriaren 18an, larunbata, ospatuko dugu aurten Legazpiko Kulturen Arteko eguna. Egun honetan egin beharreko ekintzak antolatzeko hurrengo bilera datorren IRAILAREN 17an izango da, arratsaldeko 18.00etan Kultur Etxeko areto nagusian.

Bilera irekia da.

Animatu eta parte hartu!

  • Visto: 146
Urrian Latxartegi Aretoan izango diren ikuskizunetarako sarreren salmenta irailaren 16tik aurrera

Urrian Latxartegi Aretoan izango diren ikuskizunetarako sarreren salmenta irailaren 16tik aurrera

Urrian abiatuko da Latxartegi Aretoan ikuskizunen (kontzertu, antzerki,…) denboraldia eta urrian bertan izango diren bi emanalditarako on-line bidezko aurre salmenta martxan jarriko da irailaren 16an, asteartea.

Hona emanaldiak:

Urriak 3, ostirala: KONTZERTU DRAMATIZATUA. AZTIA. Don Inorrez eta Metrokoadrokaren eskutik. 20:00etan Latxartegi Aretoan. Sarrera 10€

Oholtza gainean umorea eta kontzertu giroa izango dira nagusi, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartuta, Ainhoa Alberdi, Karlos Arancegui, Oier Guillan, Fernando Neira eta Imanol Ubedaren eskutik.

Aztiak zoriontasunaren inguruko mintegi bat antolatu du, “Zoriontasuna hasiera bat besterik ez da” leloarekin. Bertan “autolaguntzaz” mintzatuko da, zirikatzaile, baina ezkutuan “auzolaguntza” izango du xede. Jendartean deslilura eta desesperantza nagusitzen ari direla dirudien garaiotan, des-deslilura aldarrikatuko du Aztiak, hasiera oro zerbaiten amaiera izan daitekeen itxaropenarekin.

Urriak 17, ostirala: ANTZERKIA. “Zorretan”. Hika teatroaren eskutik. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Sarrera 10 €

Umore zentzugabea eta tentsio-uneak nahasten dituen tragikomedia, maitasuna, amatasuna eta zaintzak aztertuz. Bikote baten bizitza astinduko da emakumeak jakiten duenean ama beraiekin joango dela bizitzera. Barre eta gogoeta artean, etxeko kaosari eta iraganeko mamuei egin behar diete aurre.

XXV Donostia Antzerki Saria 2025 jaso zuen, 2025eko martxoaren 27an.

  • Sorrera eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
  • Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola.
  • Antzezleak: Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran, Iñake Irastorza.

Sarreren aurre-salmenta  on-line egin daiteke

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.

Sarrerarik geratzen bada, emanaldi egunean bertan, aretoko leihatilan jarriko dira saioa hasi baino ordubete lehenago.

Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.

  • Visto: 240
Legazpiko irudi korporatibo berriaren aurkezpenean herritarren parte hartzea eskertu du Udalak

Legazpiko irudi korporatibo berriaren aurkezpenean herritarren parte hartzea eskertu du Udalak

Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritar guztiei atzo Azokan egindako ekitaldian izandako harreragatik eta parte hartzeagatik. Ekitaldian udalerriaren irudi korporatibo berria aurkeztu zen.


Udalak eskerrak eman nahi dizkie bereziki David Guerreiro lehiaketako epaimahaikideari, Gorka Gomez irudi berriaren sortzaileari sormen prozesuan partekatzeagatik, eta Jesus Castillejo eta Ainhoa Enatariagari musika zuzenean jartzeagatik, Ane Belokik sortutako testuarekin batera ekitaldia hain modu berezian itxi baitzuten. Era berean, Ane Belokiren lana aitortu behar da, gertutasun handiz gidatu baitzuen ekitaldia.

 

Poltsen banaketa

Ekitaldiaren amaieran Legazpiren irudi berriarekin poltsak banatu ziren. Bertaratzerik izan ez zutenentzat, datorren ostiralean, irailak 19, eguerdiko 12:00etatik 13:00era HAZen banatuko dira, hauek agortu arte. Pertsona bakoitzeko poltsa bat banatuko da. Txapak ere egongo dira.


Ekimen honekin, Legazpi modernoa, hurbila eta adierazgarria islatzen duen proiektuaren emaitza partekatzen jarraitu nahi du Udalak, eta hori posible egin duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie.

 

  

 
 
  • Visto: 190