Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
LGTBI fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da gaur

LGTBI fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da gaur

 
Herrialde askotan, oraindik ere, elkarrekin bizitzeko eta maitatzeko sexu bereko pertsonak aukeratzen dituztenek, jazarpena eta mehatxuak jasaten dituzte. Maiatzaren 17an, Legazpiko Udalak bere elkartasuna adierazi nahi die horiei guztiei eta babesa eskaini nahi du diskriminazio mota hori desagerrarazteko.
 
LGTBI kolektiboko pertsona asko (batez ere lesbianak, transexualak, adinekoak edo desgaitasuna duten pertsonak) ikusezinak dira eta ezkutuan bizi dira. Gainera, gaur egun, gure hirietako espazio publikoetan gertatzen ari diren eraso fisikoen gorakadak agerian uzten du askatasun errealik ez dagoela sexu- eta genero-aniztasuna berdintasunez eta diskriminaziorik gabe bizitzeko eta adierazteko.
 
1990etik gaur arte, asko aurreratu da legearen arloan helburu argi batekin: herritarren arteko berdintasuna lortzea, haien sexu-orientazioa eta/edo generoa edozein dela ere. Gure lurraldean, lege garrantzitsuak eman dira, eremu askotan LGTBI pertsonak gainerako herritarrekin parekatzen dituztenak. Horregatik, udaletxea ostadarraren koloreekin argiztatuko da gaur.
 
Erantsirik BERDINDU zerbitzuak (sexu- eta genero- aniztasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eta arreta ematen duen zerbitzu publikoa) egin duen adierazpena.
 

ADIERAZPENA

 
  • Visto: 78
Udaltzaingoak herriko ikastetxeetan Bide Hezkuntza Formakuntza abian du

Udaltzaingoak herriko ikastetxeetan Bide Hezkuntza Formakuntza abian du

Herrietako kale, bidegorri, errepide eta bestelako bideetan seguru ibili daitezen, Bide Hezkuntza Formakuntza du aurten ere abian Legazpiko Udaltzaingoak. Orain arte Olazabalen (batxi 2), Haztegin (batxi 1) eta Domingo Agirren (LH2, LH4 eta LH6 ikasturtetan) Bide Hezkuntza Formakuntza egin du eta ekainean Haztegi ikastolan (LH2, LH4 eta LH6) arituko dira.

Haurren adinaren arabera moldatu du Udaltzaingoak formakuntza hau eta joko eta azalpen desberdinen bitartez arauak azaltzen dizkiete herriko haurrei, segurtasuna indartu nahian. Formakuntza saioetan lantzen direnak ondorengoak dira:

  • LH2: arriskuak eta seinaleak identifikatzen laguntzeko saioak egiten dira. (7-8 urte)
  • LH4: emozioak lantzen dira, besteak beste. Patinetearekin zirkuito bat egiten da eskolan, segurua eta seguru ez dena bereiztuz. (9-10 urte)
  • LH6: bizikleta zein patinetearekin izan daitezken arrisku egoera desberdinak esperimentatzen dituzte haurrek herriko bideetan. (11-12 urte)
  • Batxi 1 eta 2: alkoholaren arriskuak

Etorkizunera begira, Legazpiko Udaltzaingoaren asmoa formakuntza hau DBH2 eta DBH 4, eta gurasoak diren edo izango direnentzako ere zabaltzea da.

  • Visto: 202
Armen Alarderako Txilibitu joleen entseguak

Armen Alarderako Txilibitu joleen entseguak

Armen Alarderako izen ematea maiatzaren 30ean amaitzen bada ere, finkatu da Txilibitu joleen lehen entsegu eguna: maiatzaren 20an, astelehena, 19:30etan Musika Eskolan egingo da.

Aurrerantzean entseguak astelehenetan ordu berean izango dira. Entsegu gehiago beharko balira datak eta orduak aurrerago finkatuko lirateke. Antolakuntzatik gogoratzen dute musika jakitea Ez dela beharrekoa txilibitua jotzeko.

Gogoratu Txilibitero, Eskopetari edo figurante gisa parte hartu nahi duen orok izena emateko aukera duela maiatzaren 30era arte Kultur Etxeko Harreran, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 artean astelehenetik ostiralera,  edo on-line  https://www.legazpi.eus/armen-alardea.

  • Visto: 80
Aldaketak uztaileko marrazki ikastaro trinkoan

Aldaketak uztaileko marrazki ikastaro trinkoan

Arkatza Elkarteak berriz aurtengorako ere antolatu du Uztaileko Marrazki ikastaro trinkoa, baina aldaketatxo batzuk izan dira.

Hala ikastaroa, ekainaren 24tik uztailaren 19ra eskainiko da, astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 12:30etara.

Parte hartzeko gutxieneko adina 6 urte izango da, 2018an jaioak.

Ikastaroaren kostua 50€takoa izango da, eta lehen egunean jakin araziko zaie parte-hartzaileei nola egin behar duten ordainketa.

Plaza mugatuak: 24

  • Visto: 53