Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Uztaileko marrazki ikastarorako izen ematea

Uztaileko marrazki ikastarorako izen ematea

Arkatza Elkarteak berriz aurtengorako ere antolatu du Uztaileko Marrazki ikastaro trinkoa.

Ekainaren 26tik uztailaren 24era eskainiko da, astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 12:30etara.

Parte hartzeko gutxieneko adina 6 urte izango da, 2018an jaioak.

Ikastaroaren kostua 50€takoa izango da, eta lehen egunean jakin araziko zaie parte-hartzaileei nola egin behar duten ordainketa.

Plaza mugatuak: 28

  • Visto: 26
GO!AZEN Ikuskizunerako azken sarrerak leihatilan salduko dira larunbatean

GO!AZEN Ikuskizunerako azken sarrerak leihatilan salduko dira larunbatean

Goazen! kontzertua larunbatean iritsiko da Legazpira eta gainera, beraien birako azken kontzertuetako bat izango da. Beraz, oraindik ere sarrerarik ez baduzue, larunbatean leihatilan bertan eskuratzeko aukera izango duzue.

Hau izango da sarrerak eskuratzeko ordutegia:

  • 17:00etako saiorako sarrera salmenta 16:00etatik aurrera izango da. Kasu honetan, kontuan izan oso sarrera gutxi daudela eskuragarri
  • 19:00etako saiorako sarrera salmenta 17:30etatik aurrera izango da

Animatu eta gozatu ikuskizun honetaz!

  • Visto: 88
Europako Parlamenturako 2024ko ekainaren 9ko hauteskunde-mahaietarako izendapenak egiaztatzeko bilatzailea

Europako Parlamenturako 2024ko ekainaren 9ko hauteskunde-mahaietarako izendapenak egiaztatzeko bilatzailea

Hauteskunde-mahaiak eratzea udalei dagokie eta gaur goizeko 9.15etan zozketa publikoa aurrera eraman da Udaletxeko batzar Aretoan.

Horrela, mahai bakoitzeko lehendakaria eta mahaikideak zozketa publiko bidez izendatu dira, kasuan kasuko mahaiko hautesle-zerrendan dauden guztien artetik, irakurtzen eta idazten jakin eta 70 urtetik beherakoak izanik. Dena den, 65 urtetik aurrera uko egin ahal izango dute zazpi eguneko epean. Prozedura bera erabiliz, mahaiko kide bakoitzeko bi ordezko izendatu dira.

Horrela, herritarrek, hauteskunde-mahaiko kide izango diren jakiteko bilatze bat jarri du Udalak bere web gunean eta LegazpiON aplikazioan ere. Bertan NAN zenbakia sartuta, pertsona orok aukera izango du hautatua izan den ala ez egiaztatzeko.

Hala ere garrantzitsua da azpimarratzea zerrenda hori agian ez dela behin betikoa izango, aurkezten diren eta onartzen diren alegazioen araberakoa izango baita.

Kontsultatu hauteskunde-mahaiko kide izendatu zaituzten

  • Visto: 80
Obrak Patrizio Etxeberria 8-ko bus geltokian

Obrak Patrizio Etxeberria 8-ko bus geltokian

Maiatzak 10ean (ostirala) Patrizio Etxeberri 8ko bus geltokiaren inguruko obrak hasiko dira. Bertan, bus geltokiaren adokinatua eta parean dagoen bidegorriak dituzten kalteak kentzeko helburuarekin, zorua altxatu eta berrituko da.

Honen ondorioz bertako bus geltokia anulatu egingo da obrak dauden bitartean.

Aurreko geltokia: Aizkorri kalea, 15.

Ondorengo geltokia: JUNETORRIrako , Santikutz kalea, 5 (Haztegi parean)

                                           LURRALDEBUS, Santikutz kalea, 24 (Ogi-berri)

  • Visto: 69
EUROPAKO BIKAINTASUN ZIGILUA

EUROPAKO BIKAINTASUN ZIGILUA

 
Legazpiko Udalak, EUDELekin lankidetzan, Europako Kontseiluak diseinatutako ELoGE gobernantzaren arloko Europako Bikaintasun Zigiluaren 5. edizioan parte hartuko du.
 
Udalak 2018an lortu zuen zigilu hori, eta 2024an berritu nahi du.
 
Europako Kontseiluaren ELOGE zigilua, toki mailan berrikuntzarako eta gobernantza onerako estrategiaren zutabeetako bat da eta hauxe da helburua: administrazioen egitea mobilizatzea eta bizkortzea, Europako herritar guztiak toki mailako gobernantza demokratiko on baten onuradun izan daitezen. 
 
Proiektua osatu ahal izateko ezinbestekoa da herritarrei galdetzea. Ondoren, galdetegiak emango dituen datuak Udalak egingo duen lanaren ondorioz jasoko diren datuekin kontrastatuko dira. 
 
15 galderako inkesta telematikoa da, eta ez dizu 5 minutu baino gehiago iraungo. Esteka honetan eskura daiteke:
 

INKESTA

Inkesta paperean ere bete ahal izango da HAZen, 8:00etatik 15:00etara. Horretarako hautestontzi bat egongo da.
 
Benetan eskertzen dugu herritarren lankidetza, gure udalerriko gobernantza ona hobetzeko ezinbesteko laguntza izango baita.
  • Visto: 41