Joan den apirilaren 25ean behin-behineko zerrendak argitaratu ondoren, ez da alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin-behineko zerrenda behin betikoa izatera pasatzen da.
Kontratatu beharreko begiraleen kopurua maiatzaren 20ko astean jakingo da, haurren matrikula bukatu eta haur-taldeak osatu eta gero.
Doinua Musika Eskolako bi talde hauen kontzertua maiatzaren 2an mantenduko bada ere, ordua eta tokia aldatu da, beraietako askok herri danborradan parte hartuko dutenez, aurreikusitako orduan mantentzeak bi ekitaldietan parte hartzea eragozten zielako.
Hona ba emanaldia eskainiko duten ordu eta espazioa:
Eguna: Maiatzak 2, osteguna, 11:30ean
KONTZERTUA: Doinua Big Band eta Banda Gazte, Gernika plazan.
(Euriarekin Latxartegi Aretoan)
Visto: 70
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Igande goizaldean sei edukiontzi erre zituzten Plazaola kaleko bi puntutan. Goizeko ordu biak aldera gertatu zen, eta bizilagunak izan ziren, suhiltzaileekin eta Ertzaintzarekin batera, sua itzali zutenak. Edukiontziak etxebizitza batetik metro gutxira zeuden, eta nahiz eta arrisku nabarmena egon, zorionez ez da kalte pertsonalik izan; bai ordea kalte materialak, edukiontziak birjartzearen kostua 10.000 € ingurukoa izango baita, eta legazpiar guztiek ordaindu beharko ditugu.
Legazpiko Udalak ez ditu ekintza bandalikorik onartuko,
eta herritarrei eskatu nahi die, egileen inguruan zerbait jakinez gero eta hauek identifikatzen laguntzeko, Udaltzaingoarekin edo Ertzantzarekin harremanetan jartzeko hurrengo telefonoetan.
Udaltzaingoa: 092
Ertzantza : 943 53 47 60
Visto: 96
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.