Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bi katu eme jasoko dituen etxea bilatzen da

Bi katu eme jasoko dituen etxea bilatzen da

Bi katu abandonatu dituzte Brinkolan, belarriaren punta moztuta (esterilizatuta daudenaren seinale). Auzoko familia batek jaso zituen katuak, eta Lau Katu Elkarteari eman zioten egoeraren berri, eta azken horrek Udalari jakinarazi zion.

Lau Katu elkartearen ustez, Clarise eta Marilyn katuak ahizpak dira. "Hiru kolore dituzte eta oso politak eta taldekoi dira, eta ezin hobeto egokituko lirateke edozein etxetara. Gainera, badakigu ez dutela arazorik txakurrekin ere egoteko".

Gaur egun, bi animaliak aldi baterako bigarren harrera-etxe batean daude, eta, beraz, lehenbailehen aurkitu behar da familia bat haientzat. Biak batera jasotzeko dira, parasitorik gabe, esterilizatuta eta txipa jarrita. Ez da banakako adopziorik aurreikusten, elkarrekiko mendekotasun-maila handia dutelako. "Banantzeak kalte handia egingo lieke", azaldu dute.

Horrela, legazpiarrak animatu nahi ditugu haiei buruz galdetzera. Clarise eta Marilyn ezagutzeko, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora idatzi behar da, edo Legazpiko Udaltzaingoarekin harremanetan jarri.

Gogorarazi nahi dugu animaliak abandonatzea zigorrak dakartzan delitua dela, eta hori ikusten duen orok salatu egin behar duela.

  • Visto: 94
Legazpik aldiriko tren zerbitzua mantenduko du ADIFek lanak egiten dituen bitartean

Legazpik aldiriko tren zerbitzua mantenduko du ADIFek lanak egiten dituen bitartean

Apirilaren 29tik aurrera, ordutegi berri bat jarriko da indarrean Irun – Brinkola aldirietan, Adifek trenbide-azpiegituran egingo dituen obren ondorioz.

Ordutegi berriak ordutegi-eskaintza murriztea dakar, bide bakarra eta abiadura-muga ezarriko baitira Hernani eta Donostia artean,  Andoain-Irun tartean bidaiaren denbora luzatuz.          


Renferen hasierako proposamena, Legazpirako, hau zen:

gutxienez bi urtez tren-zerbitzua kentzea (obrak iraungo du), eta herritarrek Zumarragaraino joateko autobusak erabiltzea. Proposatutako lehen neurri horren arrazoia zen, ibilbide-denborak murrizte aldera, trenek buelta ematea Zumarragan, Brinkola-Legazpin eman beharrean. Horrek Legazpi bi urtez aldiriko zerbitzurik gabe uztea suposatzen zuen. Planteamendu horren berri izan ondoren, Eric Galvez alkateak Verónica Portell eta Txema Riñón Renfeko arduradunekin negoziazioak hasi zituen, ahalik eta konponbiderik onena bilatzeko. Hainbat astetako negoziazioen ondoren, erabaki da eragina beste udalerri batzuetako berbera izatea, eta, horrela, Legazpiko aldiriko zerbitzua mantentzea; izan ere, Udalaren ustez, herritarrentzat beharrezko eta ezinbesteko zerbitzua da. Horrela, zerbitzua mantenduko da, ordutegietan aldaketa batzuekin.

Plaza-eskaintza bikoiztu egingo da Brinkola eta Irun arteko tren batzuetan, ordutegi berria indarrean sartzeak ekarriko duen maiztasun-murrizketa minimizatzeko. Bestalde, Luze eta Erdi distantziako trenek ez dute maiztasun-kopurua aldatuko bi noranzkoetan, baina bai aldaketa txikiak bidai denboratan.

Udaletik, Verónica Portell eta Txema Riñón Renfeko arduradunek prozesu honetan izan duten borondate ona eskertu nahi dugu.     

Ikusi ordutegi berria (apirilaren 29tik aurrera)

Ordutegi-aldaketa guztiak renfe.com webgunean kontsulta daitezke.

Renfe 

  • Visto: 79
2024ko maiatzeko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

2024ko maiatzeko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

2024ko maiatzeko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.

Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.

KZguneari dagokionez lotura horretan aurkituko duzue ikastaro plangintza. Maiatzean Legazpiko KZguneko begiralea goizez egongo da 9:00etatik 13:00etara. 

Ikusi egitarau osoa

  • Visto: 79
Hauteskunde zerrendak

Hauteskunde zerrendak

Herritarrei jakinarazten zaie apirilaren 22tik 29ra bitartean, biak barne, Udalean kontsultatu ahal izango direla egoiliarren erroldan indarrean dauden hauteskunde-zerrendak, europar hauteskundeetako.

Zerrendak agerian jartzearen helburua da hautesleek beren errolda-datuak erroldan behar bezala agertzen direla egiaztatu ahal izatea.

Kontsulta bitarteko informatikoen bidez egin ahal izango da, interesduna identifikatu ondoren. Kontsulta egin ahal izango da:

  • Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, interesduna identifikatu ondoren, interesdunen identifikazioa, titularraren argazkia agertzen den NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren bidez egingo da.
  • Bitarteko informatikoen bidez (online)        

Ziurtagiri digitala beharrezkoa da

INEko loturan sartuz kontsulta daiteke hautesle-errolda

*BakQarekin kontsultatu behar badezu, ezin da zuzenean erabili, 

Euskal Administrazio kanpoko edozein egoitzekin gertatzen den bezala.  Arazo hau sahiesteko “BakQ txartel birtuala” izeneko software bat jartzen du IZENPEk eskura ondorengo loturan:

“BakQ txartel birtuala” deskargatu

Hau instalatu ondoren saioa hasi behar dugu BakQren datuekin eta jada Izenpeko lainoko ziurtagiri hau eskura izango dugu INE edo beste edozein egoitzetan identifikatzeko. DGT, Gizarte Segurantza edo beste Estatuko administrazioetarako ere baliagarri da hau.

 

  • Visto: 33
UZTALAI udaleku irekiak

UZTALAI udaleku irekiak

Atzo goizean, UZTALAI udaleku irekietarako zuzendari, begirale eta zaintzako begirale gisa lan egiteko izena eman duten izangaiak aukeratzeko Epaimahaia bildu zen.

Hiru oinarrietan jasotako merezimenduak baloratu eta ezarritako baremoa aplikatu ondoren, behin-behineko zerrendak osatu dira.

Kontratatu beharreko begiraleen kopurua haurrak matrikulatzeko epea maiatzaren 19an bukatu eta haur-taldeak osatu ondoren jakingo da.

Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da datorren asteartean, apirilaren 30ean, aurkez daitezkeen alegazioak aztertu eta egon daitezkeen zalantzak argitu ondoren.

 Ikusi ZUZENDARIAren behin-behineko zerrenda

 Ikusi BEGIRALEen behin-behineko zerrenda

 Ikusi ZAINTZAKO BEGIRALEen behi-behineko zerrenda

  • Visto: 31