Lehenengo aldiz aurten eta jaietako lan taldean agertutako ekimen gisa, jaietako zapia dugu Legazpin! Koloreak herriko banderarenak izango zirela adostu ondoren, zapiaren irudia aukeratzeko lehiaketa aurrera eraman zen herrian, honen irabazlea Espe Larraza suertatu zelarik.
Diseinu irabazlearekin, zapiak egin dira, eta eskuragarri daude Kultur Etxean, 10:00etik 20:00etara, 2 €-ko prezioan.
Santikutzetan, jantzi zapia eta gozatu!
Visto: 93
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
San Ignazio auzko 2-4an dagoen txakurrentzako aisialdi-parketaren erabilera-arauak ez direla behar bezala betetzen antzeman da.
Txakurrek parkearen barruan egiten dituzte beren beharrak, baina animalien jabeek ez dituzte haien gorotzak jasotzen. Hortaz, jokabide hori udal-ordenantzaren arau-haustea dela gogorarazi nahi dugu.
Udaltzainek kontrolatu egingo dituzte horrelako jokabideak, erabiltzaile guztiek aisialdiko esparru horien aprobetxamendu egokia egin dezaten, era horretako espazio batean izan beharreko errespetua eta bizikidetza zainduz.
Beraz, animalien udal ordenantzaren 25. artikuluan jasotakoaren arabera, txakurraren gorotzak ez jasotzeak 50 eta 300 euro arteko isuna ekarriko duela gogorarazi behar dugu.
Ikus-entzunezko bertso jarriak, garaiari eta giroari jarriak.
Igor Elortza Aranoaren hitzak eta ahotsa, Rafa Rueda Etxeberriaren doinuak eta soinuak, eta Kulturaz-eko dapatisten irudiak eta dirudiak.
Ikus-entzunezko bertso jarriak dakartza Anonyme Popular egitasmoak. Ni eta zu eta guaren arteko espazio labainkor horretan sartu bezala ez irteteko esperientzia eskaintzen digu, hitzez, doinuz eta irudiz.
Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Igor Elortza bertsolariak, gutartasun lanbrotsu baten erdian. Bere buruaz beste, besteon munduaz mintzatuz, ispilu deseroso eta maitekor baten aurrez kokatzen gaitu guztiok.
Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantari aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko.
Duela urtebete baino gehiago hasi genuen Anonyme Popular zuzenean eskaintzeko bidea, Azpeitiko Soreasu Antzokian. Eta, heldu da agurra iragartzeko eguna ere. Urte eta erdian zehar berrogei emanaldi eskaini eta gero, udaberri honen azkenetan agurtuko gara Gasteizen, Baionan eta Bilbon azken agurrak kantatuta. Gustura gaude egindako bide ederrarekin, eta esker oneko emanaldiak antolatu zein jarraitu dituzuen anonimo popular guztiokin.
Bilboko Kafe Antzokian egingo dugu azkena, lagunez inguratuta, eta, despedidako hori baino lehenago, orain arte zuzenekorik egiterik lortu ez dugun bi hiriburutan ere egon nahi genuen: Gasteizen eta Baionan.
Aurretik, apirilean, Barakaldon izango gara, talde osoarekin, eta baita Legazpin ere, bikotean.
Sarrerak dagoeneko salgai daude on-line, baina egunean bertan ere egongo da erosteko aurkera, Aretoko leihatilan bertan 18:00etatik aurrera. Sarrera 10€.
Asteburu honetan Euskadiko Kadete eta Infantil mailako judo txapelketak aurrera eraman dira Erandion (Bizkaia), bertan Legazpiko judokak izan ditugularik; 10 kadetek eta 3 infantilek parte hartu dute.
Kadeteen kasuan hauek izan ziren parte hartzaileak eta lortutako dominak: Alfredo Suarez brontzea m -50kg kategorian; Unax Pereira brontzea m -73kg kategorian; Anderson Valbuena brontzea m -90kg kategorian; Xabier Parra 5. postua m -73kg kategorian; eta Urko Osinalde 5. postua m 55kg kategorian.
Gainontzekoek, hau da, Iñigo Arakama, Aiur Berastegui, Ibai Saralegi eta Aratz Maseda, parte hartu bazuten ere ez zuten emaitza aipagarririk lortu. Aurten, gure kadeteek Espainiako txapelketara joateko aukerarik ez dute izango, honetarako Euskadiko txapelketan lehenengo sailkatu behar baitzuten, hortaz animatu eta gogoz entrenatzen jarraitu ezazue!
Infantilen kasuan, Unax Larraza, Marcos Calvo eta Oier Astorquia sailkatu ziren Euskadiko Judo Jolasetan parte hartzeko eta bertan, Euskadin, honako emaitzak lortu zituzten: Unax Larraza urrea M -42Kg kategorian; Oier Astorquia zilarra M -60Kg kategorian; eta Marcos Calvo 5. Postua M -50Kg kategorian.
Beraz, Unax Larraza legazpiarra apirilaren 27an Iruñean (Pamplona) izango den Espainiako JUDO TXAPELKETARA joango da.
Zorionak!!
Visto: 100
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Legazpi Zine-Klub elkarteak, Wim Wenders-en “Perfect Days” pelikula eskainiko digu apirilaren 19eko saioan. Denboraldiko azken zine-klub saioa izango da.
Sinopsia:
Hirayama oso pozik dago Tokioko komun-garbitzaile gisa duen bizitza xumearekin. Bere eguneroko errutina egituratutik kanpo, musikarekiko eta liburuekiko duen pasioaz gozatzen du. Zuhaitzak maite ditu eta argazkiak egiten dizkie. Ustekabeko hainbat topaketek, pixkanaka, bere iragana azaleratzen dute.
Fitxa Teknikoa:
Jatorrizko izenburua: Perfect Days Urtea: 2023 Iraupena: 124 min. Herrialdea: Japonia Zuzendaria: Wim Wenders Gidoia: Takuma Takasaki, Wim Wenders Aktoreak: Kôji Yakusho, Arisa Nakano, Tokio Emoto, Yumi Asou,… Argazkiak: Franz Lustig Generoa: Drama | Lana/enplegua
Sariak 2023: Oscar sariak: Nazioarteko film onenaren sarirako izendatua. 2023: Cesar Sariak (Frantzia): Atzerriko film onenaren sarirako izendatua. 2023: Cannesko Zinemaldia: Gizonezko aktore onena. 2 izendapen 2023: Critics Choice Awards: Ingelesez besteko film onenaren sarirako izendatua. 2023: Bostongo Kritikarien Elkartea (BSFC): Gizonezko aktore onenaren sarirako izendatua.