Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Irailaren 20an hasiko dira zine komertzial saioak Latxartegi Aretoan

Irailaren 20an hasiko dira zine komertzial saioak Latxartegi Aretoan

Irailaren 20an hasiko da Latxartegi Aretoko Zine komertzial denboraldi berria eta apirilaz geroztik HTK Film S.L.k kudeatzen du jarduera hori.

Denboraldi berria berrikuntzekin dator:

  • Denboraldia ohi baino bi aste lehenago abiatuko da, orain arte urrian abiatu izan da.
  • Helduentzako zine saioek emanaldi egunetan ordutegi bera izango dute, hala larunbateko saioak ere 19:30ean izango dira.
  • Irailetik aurrera " + 65 urte promozioa" hasiko jarriko da martxan (Sarrera 2€), larunbatetan soilik eta NANa derrigorrez aurkeztu egin behar da.

Hala lau saio izango dira astebururo:

  • Larunbatetan 19:30ean. Sarrera 6 €. “+ 65 urte promozioa”(Sarrrera 2€) NANa aurkeztuz.
  • Igandeetan 19:30ean. Sarrera 6€
  • Astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean. Sarrera 5€
  • Haurrentzako saioak, igandeetan, 17:00etan. Sarrera 4€

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko loturak berdina izaten jarraituko du: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

Hona Iraileko programazio osoa:

ZINE KOMERTZIALA LATXARTEGI ARETOAN

20 larunbata, 21 igandea eta 22 astelehena: ”Sin cobertura”.  Publiko guztiarentzako saioa denez ez da haurrentzako saio berezirik egongo.

27, larunbata, 28 igandea eta 29 astelehena: “Jone, batzuetan”. EUSKARAZ

28, igandea: “Los pitufos”. 17:00etan Haurrentzat. 

  • Visto: 210
Legazpiko Bikuña Kiroldegiak ISO 9001 ziurtagiria lortu du kalitate kudeaketan

Legazpiko Bikuña Kiroldegiak ISO 9001 ziurtagiria lortu du kalitate kudeaketan

Legazpiko Bikuña Udal Kiroldegiak ISO 9001 ziurtagiria lortu du, bere zerbitzu eta prozesuen kudeaketan bikaintasuna egiaztatzen duen nazioarteko aitorpena, zerbitzu publikoaren kudeaketan eta kirol instalazioen mantentzean egindako ahalegina kalitate estandar gorenen alde aitortuz.        

  
Ziurtapen prozesua baliagarria izan da ezagutza udal barruan sistematikoki jasotzeko eta hobetzeko aukerak identifikatzeko. Lan horrek bidea ireki du zerbitzuen kudeaketa eta kiroldegiaren mantentzea hobetzeko, betiere herritarren mesedetan.


Ziurtagiri emate ofiziala gaur goizean egin da, udaletxeko areto nagusian, AENOReko Euskal Autonomia Erkidegoko zuzendari Gonzalo San Antonio Cledou jaunak (ziurtagiria eman zuen), Legazpiko alkate Eric Galvez eta kirol-arloaren ordezkari gisa Kiroletako zinegotzi Josu Galilea, Kiroletako teknikari Peio Garmendia, informatikaria Alberto Mella, Sonia Cecilia administraria eta mantentze-lanetako arduraduna den Jon Ander Jaka bertaratu zirelarik.


ISO 9001 araua kalitatea kudeatzeko sistemetan munduan gehien ezarritako estandarra da. Hori jasotzeak erakusten du kirol-zentroak irizpide zorrotzak betetzen dituela plangintzan, barne-antolaketan, erabiltzailearentzako arretan eta etengabeko hobekuntzan.   

       
Lorpen honekin, Bikuña kiroldegia erreferentziazko instalazio gisa finkatzen da, eta herritarrei bermatzen zaie eskaintzen diren zerbitzuak, kirol-jardueretatik hasi eta instalazioen mantentze-lanetaraino, nazioartean onartutako kalitate-parametroen arabera kudeatzen direla.


Nabarmentzekoa da, 2024. urtearen hasieran, Legazpiko Udaleko Ekonomia eta Ogasun Zerbitzuak ere ISO 9001 ziurtagiria lortu zuela, eta horrek indartu egiten duela udalak kudeaketa publikoaren kalitatearekin eta hobekuntzarekin duen konpromisoa. Horrela, une honetatik aurrera bi sail dira ziurtatutako kalitate kudeaketa dutenak: Kirola eta Ogasuna.        

   
Udalak azpimarratu du ziurtagiri hori lortzea beste urrats bat dela udal-zerbitzuen bikaintasunaren aldeko apustuan. Era berean, adierazi da aitorpen hau ez dela azken puntua, baizik eta hobetzeko konpromiso iraunkorra, herritarrei gero eta eraginkorragoa, seguruagoa eta beren beharretara egokituagoa den kiroldegiaz gozatzeko aukera emango duena.

  • Visto: 183
Arantzazura erromesaldia, irailaren 8an. Argazki bilduma

Arantzazura erromesaldia, irailaren 8an. Argazki bilduma

Irailaren 8an urtero ohi bezala, Arantzazura erromesaldia ospatu dugu Legazpin. Goizeko lehenengo orduan martxan hartu eta Udanatik abiatuta Antzazura bidea hasi zuten herritarrek. Bidetik, Brinkolatik abiatutako taldearekin elkartu eta hamaiketako ederra egiteko aukera izan genuen. Handik Arantzazura, meza ospatu, eta bazkari dotore batez gozatzeko aukera ere izan dugu aurtengoan, txistularien laguntzarekin, giro ederrean.

Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie txistulariei, urtero hartzen duten konpromezuagatik; eta Paulo Ormazabal, Jorge Gil eta Jesus Mari Otermin-eri urtero hamaiketakoa egin eta mendira eramateko ardura hartzeagatik. Eskerrik asko guztiei!

ARGAZKI BILDUMA

  • Visto: 142
Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin

Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin

2025eko irailak 7 igandean Gipuzkoako 41. Artzain Gazta Lehiaketa eta Gipuzkoako 56. Artzain Txakur Txapelketa ospatu dira Legazpin.

Gazta Lehiaketako aurtengo irabazlea Ordiziako Otatza izan da. Artzain Txakur txapelketa berriz Ataungo Aitor Tatok irabazi du Fidelekin. Bestetik, Batis Otaegi, Florentino Goñi eta Jesus Goñi izan dira aurtengo omenduak.

Informazio guztia ezagutzeko jo https://www.gipuzkoakoartzaineguna.eus/ helbidera.

ARGAKI GUZTIAK HEMEN:
 

2025 GIPUZKOAKO ARTZAIN GAZTAREN 41. LEHIAKETA

2025 GIPUZKOAKO 56. ARTZAIN TXAKUR LEHIAKETA

  • Visto: 133