Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
IRATZARRI EMAKUMEEN ELKARTEAK eta JAVIER IRAETAK ex aequo jasoko dute Olaria saria 2024

IRATZARRI EMAKUMEEN ELKARTEAK eta JAVIER IRAETAK ex aequo jasoko dute Olaria saria 2024

Joan den martxoaren 14an, Legazpiko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan, OLARIA 2024 saria emateko ardura duen epaimahaia bildu zen. Epaimahaiko burua Eric Gálvez Álvarez alkate jauna; EAJ/PNV talde politikoko Edurne Matias andrea; PSE-EE talde politikoko Oscar Valbuena jauna; LEGAZPIKO EH Bildu talde politikoko ordezkari den Edurne Gonzalez andrea; NAGUSILANeko ordezkari den Xabier Arrondo jauna, aurreko edizioan saritua; eta udalerriko hiru elkartetako ordezkari gisa: ONTTO BELTZ elkarteko ordezkaria, Jorge Gil; KATXALINeko ordezkaria, Ana Isabel Martin; eta BETI GAZTE ELKARTEAko ordezkaria, Josu Dorronsoro.  
Oraingoan 7 hautagai aurkeztu izan dituzte Olaria 2024 sarira: Irene Paredes, Juan Mari Burguera, Zine Klub-eko bolondresak, Iratzarri Emakumeen Elkartea, Erregeen Kabalkadako parte-hartzaile eta antolatzaileak, Javier Iraeta eta Cristina Limia.   
Lehen bozketa egin ondoren, Iratzarri Emakumeen Elkartea eta Javier Iraeta izan ziren boto gehien jaso zituztenak, 4nako berdinketarekin. Emaitza bigarren bozketa batean errepikatu egin zen. Hala, epaimahaiburuak IRATZARRI EMAKUMEEN ELKARTEAri eta JAVIER IRAETAri OLARIA 2024 ex aequo ohorezko bereizgarria ematea proposatu zion Udaleko Osoko Bilkurari.
Proposamen hori aho batez onartu zen 2024ko martxoaren 26ko osoko bilkuran. Horrela, Olaria 2024 saria Javier Iraetari eta Iratzarri Emakumeen Elkarteari emango zaie maiatzaren 3an, Santikutz jaietako programazio barruan.

  • Visto: 103
Udal egutegiaren lehiaketa. Martxoko galderaren erantzuna: ZAZPIHORTZ

Udal egutegiaren lehiaketa. Martxoko galderaren erantzuna: ZAZPIHORTZ

 

Martxoko argazkiaren inguruan…

Sanmigeletxeberri baserriko soroan hiru emakume lanean idiekin eta zazpihortzarekin, arbia sartzeko lurra prestatzen seguruenik.

Haien izenak: Marikruz, Anttoni eta Juliana Inurritegi Iturbe.

Burdinola Elkartea

  • Visto: 82
Zine-klub saioa Latxartegi aretoan: “Fallen Leaves”

Zine-klub saioa Latxartegi aretoan: “Fallen Leaves”

Legazpi Zine-Klub elkarteak, Aki Kaurismaki-ren “Fallen Leaves” pelikula eskainiko digu apirilaren 5eko saioan. Denboraldiko azken aurreko zine-klub saioa izango da.

 

Sinopsia:

Ansa ezkongabea da eta Helsinkin bizi da. Supermerkatu batean zero orduko kontratuarekin lan egiten du, apalak hornituz; gero, plastiko birziklagarria sailkatzen du. Gau batean, istripuz, Holappa langile bakartiarekin topo egin zuen, alkoholiko batekin. Pronostiko eta gaizki-ulertu guztien aurka, harreman bat eraikitzen saiatzen dira. Ondorioz, Holappak alkoholarekiko mendekotasuna kontrolatzea lortzen du.

 

Fitxa Teknikoa:

Jatorrizko izenburua:  Kuolleet Lehdet
Urtea:  2023
Iraupena:  81 min.
Herrialdea:  Finlandia
Zuzendaritza: Aki Kaurismäki
Gidoia:   Aki Kaurismäki
Aktoreak:  Alma Pöysti, Jussi Vatanen, Janne Hyytiäinen. Muppu Koivu,....
Argazkiak: Timo Salminen
Generoa: Komedia. Drama. Erromantzea | Alkoholismoa. Lana/enplegua. Komedia dramatikoa. Errusia-     Ukraina gatazka

Sariak
2023: Cannesko Zinemaldia: Epaimahaiaren Saria
2023: Urrezko Globoak sariak: 2 izendapen
2023: Cesar Sariak (Frantzia): Atzerriko film onenaren sarirako izendatua.
2023: Europako Zinemaren Sariak (EFA): 6 izendapen
2023: Satellite Awards sariak: 2 izendapen
2023: National Society of Film Critics (NSFC): Ingelesez besteko film onena.

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko

  • Visto: 88
Udaletxeko argiztapena

Udaletxeko argiztapena

Martxoaren 31, Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan eta Naizen elkartearen eskaerari jarraituz, Legazpiko Udalak sentsibilizazioa sustatu nahi du trans pertsonak ikusarazteko eta jasaten duten diskriminazioa salatzeko.


Horregatik, eta trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI eskubideen bermerako otsailaren 28ko 4/2023 Legearen jarraibideei jarraituz, udala arrosaz, urdinez eta zuriz argiztatuko da.

  • Visto: 96
Kultur etxea irekita Pazko Astean

Kultur etxea irekita Pazko Astean

Kultur Etxea eta bertan dauden zerbitzu guztiak, KZgunea eta Udal Liburutegia barne,

Aste Santuko egunetan itxita egon ondoren, apirilaren 2an, asteartea irekiko ditu berriz ere ateak, ohiko ordutegiekin:

 

Orokorra

 

9:30-20:30

 

Udal Liburutegia

 

11:00-13:00 eta

16:00-20:00

 

 

KZ gunea, nabigazio librerako bakarrik:

9:30-13:00 eta 16:00-20:00.

Begiralea apirilaren 8tik aurrera egongo da, 16:00etatik 20:00etara, Ikastaro eta bestelako tramiteak egiteko.

  • Visto: 67